Itxi

Faktoria

Asteartean

Aurpegi ezagutza, 'Faktoria'n

Unai Elordui ingeniariarekin eta Jon Turrillas abokatuarekin aztertuko dugu gaia. Magazinean, Irati Gimenez energia aholkularia ezagutuko dugu 'Txillardegiren klika' dokumentalaz ariko gara.

  • Aurpegi errekonozimendua

    Aurpegi errekonozimendua

Identifikazio zeinu gisa gero eta gehiago erabiltzen ari da 'aurpegi ezagutza edo errekonozimendua'. Web orri batean sartzeko, eskuko telefonoa desblokeatzeko edota ate bat irekitzeko sistema berria bihurtzen ari da. Vicontech enpresa aurpegi ezagutza erabiltzeko teknologia lantzen ari da. Unai Elordi ingeniaria izango dugu 'Faktoria'n. Teknologia aukera horrek eskatzen duen prebentzioaz galdera egingo diogu Jon Turrillas teknologia gaietan eta datuen babeserako legean aditua den abokatuari.

Solasaldiaren tartean, Juan Guaido Venezuelako presidentetzat onartzeak nazioarteko zuzenbidearen ikuspegitik zer aldaketa dakartzan jakingo dugu. Asier Aranbarri Deustuko unibertsitateko Zuzenbide Publikoko irakasleak argituko ditu kezkak.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Munduko Bankuan lan egiten duen Irati Gimenezen lana ezagutuko dugu. Energia aholkularia da. Garapen bidean dauden herrialdeetako hainbat proiektutan egiten du lan. Bestalde, Txillardegiren klika dokumentalaz hitz egingo digu Kote Camacho zuzendariak. Larunbatean estreinatuko dute dokumentala, AEK-k eta Korrikak Musikenen egingo dioten omenaldian. Xabier Amuriza, Carlos Cid eta Nerea Ibartzabalekin ere Txillardegiri buruz ariko gara solasean. Gainera, Josune Urrutia marrazkilariak bere minbiziaren prozesua marrazki bidez kontatu du Breve Diccionario Enciclopédico Ilustrado de mi cáncer liburuan. 12:00etan kontatuko digu 'Faktoria'n.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.