Itxi

Faktoria

Frida Kahlo

'Ikonoa ezagutu, baina pertsona ere ezagutzeko aukera ona da erakusketa'

Aitziber Alonso, "Frida Kahlo, artista eta aktibista" erakusketako komisarioarekin egin dugu Aieteko kultur etxean bisita. Alonsok sortu dituen sei ilustrazioen inguruko azalpenak eman dizkigu.

  • Frida Kahlori buruzko erakusketa zabaldu dute Aieten

    Aitziber Alonsok erakusketan zehar bisita gidatua egin du "Faktoria"n

    16:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Martxoaren 24ra arte Donostiako Aieteko kultur etxeanFrida Kahlo, artista eta aktibista” erakusketa. Aitziber Alonso da erakusketa honetako komisarioa, eta berak azaldu digu erakusketa honetan artista mexikarraren bizitza zein izan zen erakusten saiatu direla.

Aitziber Alonsok erakusketa honetarako 6 ilustrazio egin ditu, Coyoacanen jaio zenetik hasi, eta bere bizitzaren pasadizo esanguratsuenetatik ibilibidea egin ditu ilustrazioen eta argazkien bidez. Erakusketa honetan, hasieratik argi izan zuen Alonsok koloreak garrantzia handia izango zuela, eta hala gauzatu du bere lanean.

Gainera, erakusketa honetan Londresetik, Victoria and Albert Museotik ekarri dituzten Frida Kahloren objetektu ezagunen erreprodukzioak daude ikusgai.