Faktoria
Magale etxea
'Munduko lanik politena'
Donostiako Magale Etxean izan gara. Bertako emaginek pasioz kontatu digute nolakoa den euren lana. Era berean, erditzeko eta erditu ondorenerako prestatzen ari diren emakumeekin hitz egin dugu.
-
Haurdunaldia
18:37 min
Donostiako Amara auzoan ireki dute Magale Etxea Josune Ibargoien eta Clara Rosas emaginek. Emakumeari bere bizitzako etapa guztietan laguntzea dute helburu eta haurdun dauden emakumeen lan-saio batera hurbildu da 'Faktoria'. Erditzerako eta erditu ondorenerako prestatzen dituzte, sarri ahaztu egiten delako erditu ondorengo egoera.
Haurdun daudenekin patxadaz hitz egin dugu. Guraso izatea zergatik erabaki duten, zer nolako ilusio eta kezkak dituzten eta erditzea nola irudikatzen duten galdetu diegu.
Josune eta Clara emaginekin erditzeko posturei buruz jardun dugu, minak erditzerakoan duen funtzioaz ere bai eta esan digute munduko lanik politena dela jaiotzen laguntzea. 'Erditze bat artatu ondorengo oxitozina hori opari bat da, oso zoriontsu sentitzen gara eta pertsona bezala asko ematen digu'.