Itxi

Faktoria

Aiako Ardi Jokoa

Jolas erraldoia sortu dute Aian bertako historia eta kultura ezagutarazteko

Aiako pilotalekuaren ondoan dago kokatuta Ardi Jokoa, 13 metroko luzera eta 6 metroko zabalera du. 63 laukitxo ditu, eta laukitxo bakoitzak Aiarekin zerikusia duen eszena bat irudikatzen du

  • Aiako Ardi Jokoa

    Aiako Ardi Jokoa

    12:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aiako Udalak proba-lekuaren eremua zaharberritu nahi zuen, zonaldea txukundu. Asier Erguin eta Esti Lizarreta Laupauso estudioko diseñatzaileak eta Eneko Sanz historialaria izan dira proiektua sortu, diseinatu eta burutu dutenak. Landaolak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren landa garapen programak lagunduta sortu dute, aiarren eta bisitarien artean herriko historia eta kultura ezagutaraztea helburu duen jolasa.

Aiako Lardizabal Herrieskolako haurrak jolasean jarri ditugu bertan. Ondo ezagutzen dituzte arauak, azken batean, ezaguna den Antzara Jokoaren arau berdinak ditu, baina antzararen ordez ardiak dira jolasaren protagonistak. Jolasak jakin-mina sortu du, baita bisitarien artean ere. Harrera bikaina eta arrakasta ikusita, beste pausu bat eman dute, mahai jolasa sortu dute.