Itxi

Faktoria

Julen Mendoza

'Ciudadanosek Errenteria hartu du, Ebrotik behera botoak lortzeko'

Ciudadanos alderdiak Errenterian antolau duten hauteskunde-ekitaldiarekin herritarrak 'probokatu' nahi izan dituela salatu du, Mendoza alkateak.

  • Julen Mendoza, Errenteriako alkatea, Faktorian.

    Julen Mendoza, Errenteriako alkatea, Faktorian.

    5:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Igandean eta hauteskunde kanpainaren testuinguruan, Ciudadanos Errenterian izan da. 'Probokazio hutsa' izan den ekitaldia, Julen Mendoza alkatearen ustez. '300 boto soilik ditu gurean. Ciudanos ez da etorri herrian edo Gipuzkoan botoak lortzeko. Ciudadanosek gure herria hartu du, Ebrotik behera botoak lortzeko'. Errenteriako alkateak 'Faktoria'n aitortu du 'mina eragin duela' Albert Rivera eta beste hautagaien bisitak eta nabarmendu du, 'jende anitza' gerturatu zela inolako deialdirik ez zuen bilkura batera, 'sensibilitate anitzek pertsonak zeuden, ekitaldi espontaneo batera'. Eta gaineratu du, 'irakurri nahi duenak ezker abertzalea zegoela, hori ez da horrela'.

'Haserrea eta ezinegona' sortu du Ciudadanosen ekitaldiak baina, behin alde eginda, Errenteriak 'bere bidea egiten jarraitzea' eskatu du Julen Mendoza alkateak.