Itxi

Faktoria

Uxue Barkos

'Aldaketaren gobernua gidatzen jarraitzea da nire erronka'

Nafarroako Gobernuko lehendakariak nahiko luke "hainbat gaitan PSNren botoak biltzea" baina ez du onartuko EH Bilduren aurkako 'betorik'.

  • Uxue Barkos

    Uxue Barkosen artxiboko irudia. Argazkia: Nafarroako Gobernua

    33:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maiatzaren 26ko hauteskundeen ondoren "zenbakiek aukera ematen badute" argi du Uxue Barkos lehendakariak "lauko gobernuaren formula" errepikatuko lukeela. Bere hitzetan, '4 urteotan urtero atera ditu aurrekontuak aurrera eta baita lege garrantzitsuak ere'; hortaz, oposizioak besterik iragarri arren, "errealitatea apokalipsitik urrun dago"ela aldarrikatu du Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.

Ukatu egin du Barkosek "sektarismoaz" jokatu izana eta norabide horretan adierazi du, "ez dut nire izaera abertzalea sekula isildu baina badakit Nafarroan gehiangoa ez dela abertzalea". Euskal Herriko gainerako administrazioekin harreman 'normalizatua' nahi du Barkosek baina "anexioa, ez da pentsatu ere". Bestalde, oposizioak 'euskararen kontrako politikak lelo gisar erabili ditu"-ela salatu du Nafarroako Gobernuko lehendakariak eta hurrengo legealdian, gehiengoari eusten badiote, "administrazioan hizkuntza profil berriak marraztuko ditugu'.

Apirilaren 28ko emaitzek "ez dituzte uxatu Nafarroaren autogobernuan atzera egiteko arriskua"; horren adibide da Barkosen esanetan, 'UPNk Ciudadanoskin eta PPrekin egin duen ituna'. Gainera, ez du entzun Sanchezen ahotan "Ciudadanosekin itunik egingo ez duenik'. Ildo beretik, gobernu berriarekin, trafiko transferentzia eskuz aldatuko den itxaropena erakutsi du, "guk gure lana egina daukagu´erantsiz. Apirilaren 28ko kanpainan genero berdintasunaren inguruko eztabaida piztu den arren, 'berdintasunari lotutako eskubideak galtzea zail' ikusten du Uxue Barkosek eta 'Manada' auziari lotuta, ykainaren amaieran espero den Gorenaren epaiak orain arteko zigorra 'gaindituko' den itxaropena agertu du.