Itxi

Faktoria

Egoitz Urrutikoetxea

'Fiskalak prozedura bihurritu du aita berriz atxilotzeko'

Egoitz Urrutikoetxea, Josu Urrutikoetxearen semea, elkarrizketatu dugu, aita berriz atxilotu ondoren. Kontatu duenez, aita atxilotu zutenean 'oso larri' zegoen.

  • Egoitz Urrutikoetxea

    Egoitz Urrutikoetxea

    7:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Frantziako apelazio epaitegiak eman duen ebazpenari lotuta aske utzi behar zuten egunean bertan, berriz ere atxilotu dute Josu Urrutikoetxea. La Sante espetxeko atarian eta Espainiak eskatu duen euroagindua argitu arte atxilo izango dute Urrutikoetxea. Egoitz Urrutikoetxea bere semeak 'Faktoria' albistegian esan du, 'azken momentuan Espainiako Estatuak presio handiak egin dizkio Frantziako gobernuari eta barne ministerioak esku hartu duela' aita, Josu Urrutikoetxea, kartzelatik atera ez zedin. Presio politikoengatik aitak kartzelan jarraituko duela gaineratu du Urrutikoetxeak.

Josu Urrutikoetxearen semeak kontatu du aita atxilotu zutenean 'oso larri' zegoela. 'Atxilotu zuten egunean ebakuntza egin behar zioten, medikuek urgentziaz operazioa egin behar zutela esana zutela'. Baina, hilabete eman du preso Josu Urrikoetxeak eta ebakuntza hori ez dela egin, esan du Egoitz Urrutikoetxeak.