Itxi

Faktoria

Itoiz Dokumentala

'Itoizen garaia berreraiki nahi dugu'

Larraitz Zuazo dokumental egilea Itoiz taldeari buruzko lana egiten hasi da. Jendeak etxean gordeta duen materialaren beharra dutela aurreratu digu eta horiek bidaltzeko bidea zein den azaldu digu.

  • Larraitz Zuazo

    Larraitz Zuazo

    26:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Itoiz musika taldea oraindik jendearen memorian sartuta dagoela argi geratu da. Nostalgia handia eragiten duen taldea da. 10 urte inguruko ibilbidea egin zuen taldeak, eta Larraitz Zuazok lehendabiziko urte horiek bildu eta dokumental bat egin nahi du. Horretan ari da. Doxa ekoiztetxearekin batera ('Asier eta Biok' dokumentala egiteaz arduratu zen ekoiztetxea) dokumentalaren hasierako fasean daude.

Taldekideekin hitz egin dute, inguruko jendearekin ere bai, eta gidoiari forma ematen ari dira. Larraitz Zuazo zuzendaria estudioan izan dugu xehetasunak kontatzeko.
Bide batez, jendearen parte hartzea ere eskatu dute: etxean, Itoiz taldearen argazkiak, bideoak, afitxak, sarrerak... gordeta baldin badituzue, dokumentaleko artxibo irudi modura erabiltzeko eskertuko dute. Elkarrizketaren amaieran azaldu digu Larraitzek laguntzeko bidea zein den.

Nostalgia horren harira, entzuleei ere galdetu diegu Itoiz taldeak zer nolako oroitzapenak eragiten dizkien. Eta erantzun mordoa jaso dugu...