Faktoria
Prebentzioa
'Haurren depresioan, adin klabea 8 urteak dira'
EHUko hiru irakaslek 'Pozik Bizi' izeneko programa aplikatu dute hainbat eskolatan eta programa bera liburuxka batean argitaratuko dute aurki. Joana Jauregizar EHUko irakasleak argibideak eman ditu.
-
Haurren depresioa
16:16 min
Ikerketa dezente egin izan dira haurren depresioaren inguruan. Izan ere, helduen eta nerabeen gauza dela uste bada ere, haurrek ere depresioa izan dezakete eta izaten dute. Depresio hori identifikatzea da gakoa. Horregatik, irakasleak formatzearen garrantziaz ere aritu da. Joana Jauregizar, Maite Garaigordobil eta Elena Bernarás Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak dira eta ikerketa bat egin dute hainbat eskolatan, 420 haurrekin. 'Pozik bizi' izeneko programa aplikatu dute eta aurki unibertsitateak liburuxka batean argitaratuko du. Joana Jauregizar 'Faktoria'n egon da eta programaren eta ikerketaren nondik norakoak kontatu dizkigu.