Itxi

Faktoria

Kike Amonarriz

'Inboluzio joera nabarmen bat dago hizkuntza eskubideen kontra'

Topaguneko presidente berriaren arabera, lortu behar da 20-30 urteotan gazteek eremu ez formal guztia euskalduna izan dezaten eta, haren ondotik, lan mundua ere benetan euskaldundu dadin.

  • Kike Amonarriz, Topaguneko presidente izendatu ondorengo elkarrizketan

    Kike Amonarriz

    17:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Asturiasen eta Balear uharteetan hizkuntza normalizazioaren kontra aste honetan gogortu denn kanpainen testuinguruan kokatu du Kike Amonarrizek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak euskara arautzeko foru dekretuaren aurka egina izana: 'Inboluzio joera nabarmen bat dago hizkuntza eskubideen eta normalizazioaren kontra', esan du. Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari berriak azaldu du giro hori gero eta indartsuagoa dela estatuan eta euskaldunek gogoeta egin behar dugula hizkuntza konfrontazioaren erdigunetik ateratzeko Nafarroan eta modu intelijentean indartzeko Euskal Herri osoan.

Amonarrizen Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari berri gisa gogoeta estrategiko horietan bultzada bat emateko prest agertu da. Gogoratu du euskaltzaleen mugimenduak badituela 25 urte, 'indartze handia' izan duela bidean eta orain jauzi kualitatiboa eman behar dela, alde batetik, gazteek eremu ez formal guztia euskalduna izan dezaten eta, haren ondotik, lan  mundua ere benetan euskaldundu dadin. 'Gaur egunean, lehenengo lana aurkituko duten EHko gazte gehienak D ereduan ikasitakoak dira. Datozen 20-30 urteetan lortu behar dugu lana euskaraz egin dezaten'. Olatu berri hori eragiteko datorren urteko Euskaraldia garrantzitsua izango dela esan du, norbanakoak ez ezik entitateak ere hartuko dituelako.

Amonarrizek azpimarratu du egoera soziolingustikoa 'arras' aldatu dela azken 40 urte hauetan, baina erakundeak ez direla moldatu errealitate berrira. 'ETBren eredua eta beste hainbat erakunderenak ez dira aldatu', azaldu du. Iritzi dio ETB bezalako erakundendeetan estrategia argi bat zehaztu beharra dagoela 'euskarazko kateei lehentasuna emateko eta gaztelerazko katea elebiduntzeko'.