Itxi

Faktoria

Ahots sintetikoa nahieran

'100 esaldi grabatu, eta edonork lortu dezake bere ahots sintetikoa'

EHUko Aholab laborategian ahots sintetikoak sortzen dituzte, ZureTTs programari esker. Besteak beste, ahotsa galdu, edo ahotsa galtzear dauden pertsonei bideratutako zerbitzua da.

  • Ahots sintetikoak sortzen ditu Aholab laborategiak ZureTTS programaren bidez.

    Ahots sintetikoak sortzen ditu Aholab laborategiak ZureTTS programaren bidez.

    15:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aholab Euskal Herriko Unibertsitateak duen Laborategi berezia da, bertan lan egiten duten ikertzaileek ahotsarekin, hizkerarekin lan egiten dute, testua ahots nola bilakatu aztertzen dute, hiztun eta hitza antzematen dituen gailuen programazioan lan egiten dute. Guk ulertu dezagun, esaterako, gure gailuetan entzuten diren ahotsen programazioa nola egiten den aztertzen den, edota robot batek erabili dezakeen ahotsa nola gauzatu programatu ikertzen dute besteak beste.

ZureTTS proiektuaren bidez ahots sintetikoak sortzen dituzte. Euren webgunean 100 esaldi grabatu ostean, laborategian ahots sintetizatu pertsonalizatua sortzen dute. Inma Hernaez Aholabeko ikertzailea da, eta azaldu digu ekimen hau bereziki, ahotsa galdu, edo ahotsa galtzear dauden pertsonei bideratutako zerbitzua dela. Prozesu erraza dela dio, edonork egin dezakeena, eta gaixoen kasuan oso baliagarria izan daitekeena, nolabait galdutako ahots hori gorde dezaketelako euren gailu digitaletan erabili ahal izateko. 

Inma Hernaezek azaldu digunez, "100 esaldiak grabatu behar dira webgune horretan, eta ondoren, euren posta elektronikoak esteka bat jasoko dute, esteka hori euren mugikorrera jaitsi, eta aplikazio baten bidez ahots hori jendearekin komunikatzeko erabili daiteke".