Faktoria
Orioko Reggae taldea
Orioko Hereje Fighters: 'Udako Reggae taldea gara gu'
Costa Rican bada 25 urte han bizitzen daramatzan oriotar bat, Iñaki Etxeberria, eta hango Reggae musika talde batean dabil, 'Plan B' izenekoa. Euskal Herrian ere badu ordea beste talde bat.
-
'Udako Reggae taldea gara gu' Orioko Hereje Fighters
20:26 min
Costa Rican bada 25 urte han bizitzen daramatzan oriotar bat. Iñaki Etxeberria. Hemengo bizimodua utzi eta han geratu zen. Eta Costa Rican reggae musika talde batean dabil, 'Plan B' izeneko taldea. Margotu ere egiten du. Kontua da Herrira itzultzen dela uda garaian eta hemen ere badute reggae talde bat. Orioko Reggae Taldea bezala ezaguna ingurukoentzat baina izen pila bat pasa ondoren azkenean 'Hereje Fighters' jarri diote. Udan bakarrik eskaintzen dituzte kontzertuak, Iñaki Euskal herrira etortzen denean. Eta orain Costa Rikara itzultzeko garaia iritsi zaionean, entsegu batean izan da Faktoria taldeko bost kideekin hizketan.