Itxi

Faktoria

Manuel Lekuona saria

Xabier Amuriza: 'Ibilbidea aitortu didate eta oso pozik nago'

Xabier Amurizak Manuel Lekuona saria jasoko du eta ohorea da beretzat, 'Faktoria' saioan esan duenez. Aitortza egin diote berak lanik aurkeztu gabe eta oso pozik agertu da horregatik.

  • Xabier Amuriza

    Xabier Amuriza

    6:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bertsolaritza modernoaren erreferente argia delako, berritu eta alor askotan aurrendaria izan delako jasoko du Eusko Ikaskuntzaren 2019ko Manuel Lekuona saria Xabier Amurizak. Bertsolaritzan ez ezik, literaturan eta musikan utzitako obra ugaria ere hartu dute aintzat saria emateko, epaimahaiak azpimarratu duenez. Amurizaren hitzetan, aitortza handia egin diote berak lan zehatzik aurkeztu gabe, oso pozgarritzat jo du aitortza, eta adierazitako maitasuna eskertu du 'Faktoria' saioan.

Eusko Ikaskuntzak 1983an sortu zuen Manuel Lekuona saria, euskal komunitate globalarentzat ekarpen garrantzitsua egin duten pertsonei aitorpena egiteko, eta harrezkero Bernardo Estornés Lasak, Iratzederrek, Jorge Oteizak, Jose María Jimeno Juriok, Micaela Portillak, Piarres Charritonek, Jean Haritschelharrek, Menchu Galek, Montxo Armendarizek, Joan Mari Torrealdarik eta Mari Jose Azurmendik irabazi dute, besteak beste.  

Xabier Amuriza Etxanon (Zornotza) jaio zen, 1941eko maiatzaren 3an, eta bertsolaria, idazlea, itzultzailea eta ikerlaria da. 1965ean, Zornotzako karmeldarretan eta Derion ikasketak egin ondoren, abade ordenatu zen.