Faktoria
Astelehenean
Boliviari buruzko tarte berezia, 'Faktoria'n
Irakurketa egiten lagunduko digute Jon Sarasuak, gobernuz kanpoko Garabide kooperazio-elkarteko zuzendaritzako kideak eta Mikel Aramendi, nazioarteko adituak.
-
Boliviako irudi bat. Argazkia: EFE
Evo Moralesek Bolivia utzi eta Mexikon asilo hartu ondoren, herrialdean gerta litezkeen inguruan hausnarketa egingo dugu 'Faktoria'n. Irakurketa egiten lagunduko digute Jon Sarasuak, gobernuz kanpoko Garabide kooperazio-elkarteko zuzendaritzako kideak, eta Mikel Aramendik, nazioarteko adituak.
Eguneko albiste ekonomikoaren gogoeta egingo digu Niko Cuenca ekonomilariak eta aktualitatea aztertuko dugu Iñaki Galdos, Julen Orbegozo eta Begoña Sanzberrorekin.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, kirol solasaldia izango dugu Ane Urkiri eta Beñat Zarrabeitiarekin. Gainera, Mauthausen-en hildako Debako Jose Mari Irustari oroigarria jarri diote herrian, eta Gillen Garcia alkateak emango digu horren berri.
07:00etatik 13:00etara lanean ariko da 'Faktoria'.