Itxi

Faktoria

Kike Amonarriz

'Urrats sendoak eman behar ditugu euskararen erabileraren alde'

'Euskararen bidegurutzetik' liburuaz mintzatu da Kike Amonarriz 'Faktoria' saioan. Konplexuak eta beldurrak gainditu eta balioa eman behar diogula euskarari azpimarratu du, besteak beste.

  • Kike Amonarriz, 'Faktoria'n

    Kike Amonarriz, 'Faktoria'n

    21:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urte luzetako eskarmentua, gogoetak eta proposamenak biltzen ditu Euskararen bidegurutzetik liburuan Kike Amonarrizek. 2019ko uda-udazkenean idatzi du; gordeta zituen gauza askori forma eman dio horrela. Besteak beste gogoratu du 'Faktoria' saioan, euskaldunen kopurua handitu egin dela azken urteotan; ezagutzaren unibertsalizazioa eman da gazteen artean, baina orain balioa eman behar diogula euskarari uste du Amonarrizek.

'Baldintza onak ditugu jauzi kualitatiboa emateko hizkuntzaren normalizazioaren alde; baina, aldi berean, arrisku latzak ditugu bizi dugun egoera honetatik atzera egiteko'. Bizkarrez ageri dira azaleko protagonistak, bidegurutze horri begira, urratsak emateko unea baita honako hau. Bide horretan, Kike Amonarrizek aipatu digu euskarak eragindako konplexuak eta beldurra gainditu behar ditugula eta euskarari balioa eman behar diogula. 'Euskara diferenteak ditugu, biana denak maila berekoak dira', Amonarrizen hitzetan. Entzuleek ere euren kezkak eta iradokizunak azaldu dizkigute Whatsapp bidez.

Kike Amonarriz 1961ean jaio zen Tolosan. Euskal Filologian lizentziatua da, eta hamaika elkarte, ekimen eta erakundeetan aritu izan da lanean: Siadeko, Topalaben eta Galtzaundin, bestean beste. Telebistan ere ikusi ahal izan dugu urte luzez: Mihiluze lehiaketan, Tribuaren Berbak, Burubero… Horrez gain, ia lau hamarkadaz aritu da hitzaldiak eta soziolinguistikazko hamaika artikulu idazten. Irailean, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari izendatu zuten, eta udazkenean egingo den bigarren Euskaraldia prestatzen ari da.