Itxi

Faktoria

Terrazetako berogailuak

Berogailu gutxiago eta plumifero gehiago

Erreketaz funtzionatzen dutenak ez ezik, elektrikoak ere ez direla jasangarriak azpimarratu dute adituek. Frantziako Rennes hirian debekatu dituzte jada.

  • Konbustioko berogailu bat Bilboko terraza batean

    Konbustioko berogailu bat Bilboko terraza batean

    10:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Beroketa efektu txikiak sortuta egin diote gurean taberna askok aurre tabakoaren kontrako legeari. 2011n sartu zen indarrean gune publiko guztietan erretzea debekatzen zuen legea, eta bezeroak ez galtzeko, orduan zabaldu zen terrazen ohitura, oldeka, gurean. Geroztik erratzaileentzat ez ezik gainontzeko bezero askorentzat ere ohiturazkoa bihurtu da kalean hartzea kafea, berogailupean.

Hala azaldu digute Durangoko Herria taberna eta Tolosako 1990an, adibidez. Ana Cubillo Energia berriztagarrien fakultateko irakasleak kontatu digu 'Faktoria'n konbustio bidez funtzionatzen dutenak erabat direla kutsagarriak baina berogailu elektrikoak ere ez direla jasangarriak.