Faktoria
Ostegunean
Liburuaren eguna, 'Faktoria'n
Felipe Juaristi eta Katixa Agirre idazleak elkartuko ditugu. Garoa liburu-dendako Imanol Agirrek sektorearen iritzia ekarriko digu eta Joxean Muñoz sailburu-ordearen hitzak jasoko ditugu.
-
Liburuen artxiboko irudi bat
Ekainaren 23a Liburuaren Nazioarteko Eguna da. Ezohiko egoeran, azokarik gabe eta liburu-dendak itxita ospatuko da 2020 honetan. Bi idazle elkartuko ditugu 'Faktoria', Felipe Juaristi eta Katixa Agirre. Garoa liburu-dendako Imanol Agirrek sektorearen iritzia ekarriko digu eta Joxean Muñoz sailburu-ordearen hitzak jasoko ditugu.
Oxigenoa ekoizen duen NIPPON GASES enpresan izango gara, erietxeetako hornitzaile nagusia da. Pandemiaren garaian, ekoizpenarekin nola moldatu diren kontatuko digute Jon Azurmendi eta Mikel Mujika arduradunek.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, koentresaka egingo digute Mikel Garciak eta Xabier Landabideak. Ondoren, Arantxa Elizondori, Espainiako Zientzia Politikoen Elkarteko presidenteari, galdera hauxe egingo diogu: Espainiako gobernua ez al da fidatzen bere herritarrekin? Izan ere, kirola egitera beste lekuetan irten daitezke. 11:00etako albisteen ostean, Euskal Herriko parkerik ederrenak erakutsiko dizkigu Mireia Roca arkitektoak. Ondoren, Nepalera joko dugu. Mikel Lizeaga Katmandun bizi da, eta trekking-ak antolatzeko agentzia du. Bestalde, Suku Maya Bkrekin ere hitz egingo dugu; nepaldarra da bera, eta Euskal Herrian bizi da. 12:00etan, Faktoria etxetik tartean, Ertzak taldeko Aritz Alustiza izango dugu. Ondoren, psikologoaren kontsulta zabalduko dugu Ziortza Karrantzarekin, eta gurasoentzat aholkuak emango dizkigu. Azkenik, Motxila 21ekoen bideoklipaz hitz egingo dugu Ainhoa Lizarragarekin.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".