Itxi

Faktoria magazina

Nomaltasun berria

'Aktoreei testak egitea aukeretako bat da gertuko eszenak egin ahal izateko'

Lehen fasean baimenduta daude errodaiak eta ekoiztetxeak ari dira normaltasun berrirako protokoloak martxan jartzen. Pausokak ekaina bukaeran hasi nahi du 'Go!azen'en denboraldi berriarekin.

  • errodatzen

    errodatzen

    26:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Muxurik gabeko pelikulak? Kontaktu fisikorik gabeko harremanak? Nolakoak izango dira koronabirusaren aro honetan ekoiztuko diren pelikula eta telesailak? Legez, lehen fase honetan errodaiak baimenduta daude. Baimenduta bai, baina, segurtasun neurri zorrotzak jarraitu beharko dituzte. Orokorrean beste jardueretara zabaldu diren prebentzio, higiene eta segurtasun neurriak hartu beharko dituzte lehen fase honetan errodatzen hasiko diren proiektuetan: higienea eta pertsonen arteko distantzia mantendu beharko dute. Baina, nola izango da hori posible aktoreen artean? Elkar ukitzen ez diren pertsonaiak ikusiko ditugu baita fikzioan ere?

Espainiako Osasun Ministerioak konfinamendua malgutzen duen lehenengo fasera igaro diren lurraldeetan errodajeak berrartzeko baldintzak arautu ditu. Maiatzaren 9an Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako neurrietan jaso dituzte Hego Euskal Herrian egitekoak diren filmaketek bete beharreko neurriak: ikus-entzunezko ekoizpenetan pertsonen arteko segurtasun-tarteak mantendu eta arrisku-mailari egokitutako babes-ekipoak erabili beharko dira. Pertsonen arteko distantzia eta arrisku-mailari egokitutako babes-ekipamenduen erabilera errespetatzea ahalbidetzen ez den kasuetan, aktoreen kasuan adibidez, errodajearen arduradunek diseinatutako segurtasun-neurriak hartuko dira kontuan, kasu partikular bakoitzerako, osasun-agintarien gomendioetatik abiatuta beti ere.

Xabier Zabaleta Pausoka ekoiztetxeko proiektu arduraduna da;  errodaietarako zehaztutako protokoloak esaten duenaz eta argi ez dituzten aldeez hitz egin digu. Izan ere, ekoiztetxea 'Go!azen' telesailaren denboraldia berrirako errodaia prestatzen ari da. Gauzak ondo, ekaina bukaeran hasi nahi dute grabaketekin. Orain, besteak beste, aktore bila ari dira bideo-casting bidez. Nikola Zalduegi, Xabier Rodrigez eta Maria Redondo aktoreak ere izan ditugu 'Faktoria'n eta hautagaiei gomendio sorta ona eskaini nahi izan dizkie.