Itxi

Faktoria magazina

Informatzaile grafikoak

"Futbola argazkilaririk gabe? Non dago informatzeko eskubidea?"

Gari Garaialde "Bostok" taldeko argazkilariak jarri dio ahotsa 'Faktoria'n, informatzaile grafikoen kexuari. Beldur dira La Ligak berak aukeratutako argazkilariak bakarrik onartuko ote dituen.

  • Futboleko baloia sareetara iristen

    Futboleko baloia sareetara iristen

    11:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Futbol entrenamenduak hasi dira, baina argazkilariei ez dizkiete ateak ireki. Futbol taldeek eurek ateratako argazkiak dira ikusten ari garenak. Partidak hasten direnean ere gauza bera gertatuko den beldur dira informatzaile grafikoak. La Liga-ren esku daude futboleko irudi eskubideak eta argazkilariei gero eta traba gehiago jartzen dizkiete.  Orain susmoa eta beldurra dute, egoera eta une hau baliatuko ote duten kanpoko argazkilariei ateak erabat isteko. Erabaki horrekin informazio eskubidea urratzen dela salatu nahi dute. Gari Garaialde "Bostok" taldeko argazkilariak jarri dio ahotsa 'Faktoria'n, informatzaile grafikoen kexuari.

Hilabete baino gehiago daramate Informatzaile Grafikoen elkarteek Espainiako gobernuarekin hitz egin nahian, baina ez dute erantzunik jaso.

Irakurri hemen Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkartearen ohar osoa.