Itxi

Faktoria

Udal hauteskundeak

Bigarren itzuli ezin irekiagoa

Larrialdiak abstentzioari nola eragin zion ikusita, gakoa izango da ekainaren 28an izango den partehartzea, Eguzki Urteaga eta Bixente Vrignonek egin duten analisiaren arabera.

  • Lehen itzulia Baionako hautesleku batean

    Lehen itzulia Baionako hautesleku batean

    13:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lehen itzulian gehiengo osoa lortu zuten zerrendetako buruek hartu dituzte auzapez karguak Ipar Euskal Herriko 140 herritan. Ekainaren 28an egingo den bigarren itzuliaren ondoren hartuko dituzte eurenak gainontzeko 18 herrietakoek baina hiri eta herri garrantzitsu gehienetan ezin egin liteke apustu garbirik, "erabat zabalik dagoelako lehia". Ikusminik handiena, dudarik gabe, Baionan egongo da Jean Rene Etxegarai zentro-eskuineko gaur egungo auzapezari, elkarrekin egingo diote  aurre Henri Etxeto sozialistak eta Mathieu Berge sozialista ohiak. Aldiz, Jean-Claude Iriart buru zuen “Baiona berdea eta elkarkidea” izeneko zerrenda ekologista eta abertzaleak bigarren itzulira ez aurkeztea erabaki du, baina bart iluntzeko albistea da berdeek Etxetoren aldeko .

Bixente Vrignon kazetariaren eta Eguzki Urteaga soziologoaren arabera, partehartzea izango da gakoa: ikusteko dago nola jokatzen duten osasun larrialdiagatik lehen itzulian etxean geratu ziren hautesleek eta erroldara batu diren boto emaile berriak.

Baionaz gain, Miarritze, Maule, Ziburu eta Urruñako leihei ere begiratu diete bi analistek.