Itxi

Faktoria

Arnaldo Otegi, EH Bildu

'Norbait badago bolantean herri honetan? Guk uste dugu ezetz!'

Arnaldo Otegi, EH Bilduko koordinatzaile nagusia, Euskadi Irratiko Faktorian.

  • Arnaldo Otegi, EHBildu

    Arnaldo Otegi, EHBildu

    22:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nekane Murga, jarduneko Osasun sailburuaren hitzek ezinegona sortu dute EH Bildun. Koronabirusaren bigarren olatua Euskadira iritsi dela, ospitaleratzeak eta heriotzak izango direla eta herritarrek gizarte harremanak 'mugatu eta neurtu behar dituztela' esan zuen atzo Murgak. Arnaldo Otegi, EH Bilduko koordinatzaile nagusiak "Faktoria"n aitortu du asko kezkatzen duela 'jendeari errua botatzen dion administrazio publikoa izatea'; 'nork ireki ditu ba tabernak, nork zabaldu zuen Santanderreko errepidea? Administrazio publikoak ardura du' esan du Otegik, eta argi gelditu da ze kudeaketa egiten ari den.

Pandemiaren garapena okertzen ari denean, EH Bilduko koordinatzaileak bilera eskatu dio Osasun sailari, 'bigarren olatuari aurre egiteko prest ote gauden jakin nahi dugu'. Ekonomiaren gainetik, lehentasuna osasunak izan behar duela gaineratu du Otegik baina, ez du helburu hori ikusi Lakuan: 'Ez dago inor kudeaketaren bolantean, gidaririk gabeko gobernua dugu' esan du "Faktoria"n.

Hilabete barru hastekoa den ikasturteari begira, plangintza gabezia dagoela uste du Otegik eta eragile eta alderdi politiko guztiekin bilera egitea eskatu dio Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariari. 'Eseri beharko dugu mahai batean herri honetan klaseak nola hasiko diren ikusteko' esan du EH Bilduko arduradun nagusiak.