Itxi

Faktoria

Jokin Bildarratz

"Azaroan simulakroak egingo dira Hezkuntzan, balizko konfinamendu baterako"

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak azpimarratu du, nolanahi ere, gelen % 99 zabalik dagoela, eskolak seguruak direla eta presentzialitateari helduko zaiola.

  • Jokin Bildarratz

    Jokin Bildarratz

    23:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak 'Faktoria'n azpimarratu du, une honetan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gelen % 99 irekita daudela eta presentzialitateari eustea izango dela helburua eta ardatza ikasturte honetan: “Aurrez aurreko hezkuntza aukera onena dela pentsatzen dugu. Sail bezala gure helburua hori da. Ekaina bitartean ikasleak ikastetxeetan daudela iristea. Hori da gure apustua”. Ikastetxeak seguruak direla errepikatu du eta, pandemiaren garapenarekin batera azken egun hauetan eskoletan ere eragina handitu den arren, ez du aurre ikusten neurri orokor zorratzagorik. Aurreratu du, hori bai, azaroan simulakroak egingo egingo dituztela, balizko konfinamendu bat iritsiko balitz ere.  “On-line eskolen pilotaje batzuk egingo ditugu azaroan. Baina presentzialitatea izango da ardatza”, zehaztu du.

Elkarrizketa diskretuak, hezkuntza eragileekin

Bildarratzek iritzi dio pandemiak areagotu egin duela ikasturte hasiera guztiek hezkuntza komunitatean ekarri ohi duten tentsioa. Alde horretatik jakinarazi du tentsio hori jaisteko ahaleginean ari dela bere saila. Gehitu du bilera sektorialetarako hitzorduak finkatuta daudela eta diskrezioz ari direla elkarrizketetan eragileekin, negoziatu eta adostasunetara heltzeko.

Bestalde, iragarri du hezkuntza hitzarmena izango duela legegintzaldi honetarako helburu nagusi eta eragile guztiekin landu nahi duela. “Hezkuntza hitzarmena behar dugu eragile guztiekin eta hizkuntzak izan behar du hezkuntzaren ardatz inportanteenetako bat”, zehaztu du.  Gaineratu duenez “ereduez eztaibadari ekiteko asmoa ikusten da eragileengan baina gizarte osoaren ardura beharko da. Eskoletan euren denboraren % 15 soilik pasatzen dute ikasleek”.