Faktoria
1970-2020
Frankismo betean "ileak tente" jarri zituen euskal jai baten grabazioa aurkitu dute
Mende erdiz gutunazal batean gordeta izandako bi zintatan altxorra aurkitu du Xabier Unanuek. Burgosko prozesua hasi aurretxoan Zestoan ospatutako jaialdi bat, bertako ikastolaren alde.
-
Zestoan 1970ean egindako jaialdiaren grabazioa gordetzen duten zintak
11:52 min
Xabier Unanuek erreskatatu izan ditu ezkutuan egondako grabazio zaharrak orain baino lehen. Berari zor diogu, adibidez, Xalbadorri jotako txistuen irudiak TVEko Madrigo atrtxibategietatik argitara atera izana. Oraingoan beste pitxia bat aurkitu eta zabaldu du: 1970eko azaroaren 28an Zestoako Eliz-Ondo zineman egindako jaialdiaren soinu grabazioa.
Sortzaile asko izan ziren orduko hartan Zestoako tranpaldoan: bertsotan Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Manuel Olaizola Uztapiude II.a eta Pello Lilibe; Zumarragako trikitilariak, bazterrak berotuz; eta kantari talde batzuk ere bai, hala nola, Legazpiko Zaigor eta Itxaropena hirukoak, Azpeitiko Unai hirukoa eta Pasaiako Oskarbi.
Xabier Unanuek deskubrimendua nola egin duen kontatu digu. Joxemari Iriondo aurkezle aritu zen orduko hartan eta bere oroitzapenak ere bildu ditugu. Eta 1966tik musikagintzan jarraitzen duen Oskarbiko Joxelu Trekuk kontatu digu hamabigarren diskoaren prestaketan ari direla.