Faktoria magazina
Tximurka
Tximurka, musika beste modu batean antolatzeko komunitatea
Joana Otxoa de Alaiza piano irakasleak azaldu digu zertan datzan. Adibide bikaina, Kefren de Agaphil-ena. Boli Kostatik Gasteiza etorri eta berak sortutako pieza abestu digu, Gasteizi eskainitakoa.
-
Kefren de Agaphil kitarra jotzen eta kantuan Tximurka-ren lokalean
15:41 min
Musika ikasteko baliabide ekonomikorik ez dutenei musika erakusteko izenean hasi ziren mugitzen, baina hori baino gehiago da. "Musikaren mundua kudeatzeko beste modu bat da Tximurka" esan digu Joana Otxoa de Alaiza proiektuko kide eta piano irakasleak. Ez du boluntario lanera mugatu nahi egiten dutena. "Boluntario hitzak zentzu oso lineala du, nik zuri zerbaitetan laguntzen dizut. Tximurkak komunitate baten antzeko zerbait izan nahi du, elkartruke bat dago hemen. Gaur nik zerbait erakutsiko dizut, zerbaitetan lagunduko dizut eta hurrengoan zuk".
Tximurkan egiten duten lanaren adibide gisa Boli Kostatik duela 6 urte Gasteiza etorritako Kefren De Agaphil ezagutu dugu. Gitarra jotzen ikasten ari da Tximurka proiektuari esker. Talde bat sortzea da bere ametsa. Gaur, berak egindako abestia eskeini digu. Gasteizi eskainitako abestia, euskaraz eta ingelesez.
Honen guztiaren atzean Mugarik Gabeko Musikarien elkartea dabil eta bertako arduraduna, Jesus Mari Alegria "Pintu" ere hurbildu zaigu, Gasteizko Panama kaleko 16.ean bapatean "Faktoria" saiorako antolatu dugu solasaldi-kontzertura.
Aurrera begira partiturak maileguan eman ahal izateko liburutegi bat ere sortu nahi dute Tximurka-ko lagunek, asteburuetan ireki eta kontzertu txikiak eman nahi dituzte....baina poliki poliki doaz Gasteizko Panama kalean egokitzen ari diren lokalean.
Lagundu nahi dienak tximurka@gmail.com helbidera idatzi dezake.