Itxi

Faktoria magazina

HEZKUNTZA

Estia Berri Bidarteko ingeniaritza eskolaren egoitzan izan da "Faktoria"

Jon Artano | EiTB Media

4.500 metro koadroko eraikina erakutsi, eta mahai ingurua egin dute erakundeko irakasle eta ikasleekin.

  • Estia Berri Bidarteko Teknopoloan dago

    Estia Berri Bidarteko Teknopoloan dago

    15:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

1.000 ikasle inguru hartzen ditu Estiak. Pandemiak buruhauste franko ekarri dizkien arren, etorkizuna adorez behatzen dute Estian.

Patxi Elissalde zuzendariarekin mintzatu dira, baita Marion Saumonneau eta Juhane Dascon irakasleekin ere. Eraikin berriaz, eta Estiak gehien indartzen dituen proiektuez mintzatu dira. Hala nola mugikortasuna eraldatzeko bizikleta elektrikoa sustatzeaz edo AfricaBasquehallenge ekimenaz.

Maialen Daguerre eta Aitor Duhalde ikasleak Estia hautatzeko izan dituzten arazoiez mintzatu dira; baita pandemia garaian gazte izateak damaien zamaz.

Martxoaren 9an, agintari politiko nagusiak bertan zirela, inauguratu zuten Estia Berri. Xabier Leibar arkitektu urruñarrak erran duenez eraikina diseinatzean hezkuntzarako erabilgarritasuna, ingurugiroarekiko errespetua, eta lurraldearekiko errotzea izan ditu ardatz.