Itxi

Faktoria

Roberto Uriarte

'Erreakzionarioen aurrean, Espainiako gobernuak bi urte eustea beste aukerarik ez da'

JOne LArrañaga | EiTB Media

Unidas Podemoseko diputatuak uste du pandemia pasa arte eutsi eta geroko errekuperazioa ere baliatuko dutela. Espainiako Podemos zuzentzeko eredu egokia jo du Belarra-Diaz bizefalia.

  • Roberto Uriarteren artxiboko irudi bat

    Roberto Uriarteren artxiboko irudi bat

    21:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

“Indar erreakzionarioak ari dira pandemia aprobetxatzen kalte egiteko. Eta horren aurrean, estrategia izango da batasunari eustea”. Hala mintzatu da Roberto Uriarte Unidas Podemoseko Bizkaiko diputatua "Faktoria"n Espainiako koalizio gobernua arriskuan ote dagoen galdetuta.  Uriartek ez du uste PSOEren diskurtsoa eta jarrerak aldatuko direnik eta ez du uste, ezta ere, Pedro Sanchezek legegintzaldia moztu beharko duenik ere. Are eta gehiago: pandemiaren osteko errekuperazioa ere aprobetxatu dezakeela iritzi dio.  “Agintera iritsi nahi badute, eskuineko bi alderdietako batek espektro politikoaren erdia ilegalizatu nahi du. Espainiako koalizio gobernuak bi urte eustea beste aukerarik ez dago”, amaitu du.

"Bizefalia oso eredu egokia da Podemosentzat"

Madrilgo hauteskundeek euren alderdiaren barruan, Podemosen bertan, sortu duen krisiaz ere aritu da Uriarte. Pablo Iglesias ordezkatzeko prozesuan ez du eztabaida gogorrik espero eta uste du Ione Belarra eta Yolanda Diazek sortuko duten balizko bizefalia “oso eredu egokia” izango dela. Azaldu du Euskadiko Podemosen eredu horrekin asmatu egin dutela eta lorpena dela eurentzat Madrilen ere egitura hori ezartzea. “Bi andrazkok osatuta, are eta hobeto”, esan du.