Itxi

Faktoria magazina

Saio berria ETB1en

'Beti mugan' telesaila estreinatuko du gaur ETB1ek

Olatz SIlva | EITB Media

Euskarazko fikziozko telesaila izango da 'Beti mugan' eta umorez beteta egongo da. Maialen Sorzabalbere izan da gidoilarietako bat; Mikel Ibargurenek Agusen papera egin du.

  • Mikel Ibarguren aktorea eta Maialen Sorzabalbere gidoilaria

    Mikel Ibarguren aktorea eta Maialen Sorzabalbere gidoilaria

    12:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Telebistak joan den udazkenean euskarazko fikzioaren aldeko apustu sendoa egin zuen; 'Alardea', 'Hondar Ahoak' eta 'Altsasu' minisailak estreinatu zituen. Oraingoan ere berdina egin du. Gaur, ETB1ek telesaila estreinatuko du 22:30ean: 'Beti mugan'. Umorez betetako fikziozko telesaila da eta sei atal ditu. Lau gidoilarik sortu dute gidoia eta horietako bat da Maialen Sorzabalbere. Mikel Ibargurenek ere hartu du parte telesailean; aktorea da bera eta Agus bizilagunaren papera egin du. 'Faktoria' saioan eman dute telesailaren berri, xehetasunetan sartu gabe.

'Beti mugan' saioa pandemia garaian dago girotuta. Aldabe COVID kasurik gabeko Euskal Herriko herri bakarra da eta inork kutsatu ez dadin, alkateak herria erabat ixtea erabaki du. Debekatuta dago bertatik sartu edo irtetea. Gauzak horrela, bizilagunen artean hainbat gatazka eta buruhauste sortuko dira.

"Euskaraz egindako umorea izango dugu aspaldiko partez Euskal Telebistan, pixka bat behar genuen", aitortu du Ibargurenek. Gidoia umorez betetako atmosfera batan sortu dute eta hori "beharrezkoa" da horrelako gidoi umoretsu bat sortzeko, Sorzabalberek adierazi duenez: "Uste dut, gidoilari bezala, telesail honetan pasa dudala hoberen".