Itxi

Faktoria

Gorka Urtaran, Faktorian

Urtaran: "Diputatuarekin bat nator, komeni da txertoa hartu ez duen langilea nagusiengandik gertu ez egotea"

Gasteizko alkateak txertoa hartu ez duten adinekoen egoitzetako langileek txertoa derrigor hartzearen alde dagoela esan du Faktorian.

  • Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea

    Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea

    23:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Diputatu Nagusiarekin proposamenarekin bat nator". Esaldi horrekin laburbildu du Gorka Urtaran Gasteizko alkateak adinekoen egoitzetako langileen derrigortasunaren auzia. Urtaranek 'Faktoria'n esan du, ulergarria iruditzen zaiola "txertoa hartu ez duen langilea nagusiengandik gertu ez ibiltzea". "Kontuan izan behar duzu zein den adinekoen osasun egoera, ez baduzu txertoa jasotzen, komenigarria dela txertoa jasotzea arriskurik ez izateko", gaineratu du Gasteizko alkate eta Eudeleko presidenteak. Hala ere, Urtaranek aitortu du "ez duela argi" neurria herritarrekin harreman zuzena duten langile publiko guztietara zabaldu behar ote zaion.

Gauetan izaten diren jende pilaketak eta horiei lotuta izan diren istiluek kezkatzen dute Gasteizko alkatea, "jarrera bortitzagoak ikusten ditugu, gertaerak larriak dira" esan du. Egoera horiek konpontzeko balio dezake etxeratze aginduak, "nik esango nuke pilaketak saihesteko eraginkorra izango dela" erantzun du baina, Euskadiko Auzitegi Nagusira zuzendu du begirada, Jaurlaritzak hartu dituen neurriak baliogabetu dituztelako azken epaiek. Erabakiak sinatu dituen Luis Garrido magistratua aipatu gabe, Urtaranek salatu du: "ez dirudi epaile horrek lagundu nahi duenik LABIko zientifikoek nahiditzuten neurriak ezartzen".

GASTEIZKO PROIEKTUAK

AHTaren geltokia lurpean egoteko nahiari eusten dio Urtaranek eta 'Faktoria'n argitu du ez duela bestelakorik onartuko: "behin behinekoa balitz, oniritzia emango lioke lurperatu gabeko geltokiari baina, ez da hala izango. Horregatik ez dugu onartzen. Hasieratik AHTak lurpetaratuta iritsi behar du Gasteizera".

Haserre dago alkatea, hiri erdigunean hainbat lokal erosi eta hutsik utzi dituen enpresariarekin, "kezkatik haserrera pasatu gara" esan du. Lanak aspaldikoak dira, gauza gutxi egin dira. Lokal asko hartu zituen eta merkataritza sustatuko zuela esan zuen baina, urteak pasa dira eta ez du ezer egin. Lokalek hutsik jarraitzen dutela azaldu du. Gasteizko alkateak esan du: "bada garaia erabakiak hartzeko".

Hirian kirolari lotuta egin nahi den EUINEIZ unibertsitatearen proiektua defendatu du Urtaranek, "hezkuntza publiko eta pribatua bateraegarriak dira. Biak ondo metatzen dira eta inportantea da horrelako proiektuak egitea, talentua erakartzeko".