Faktoria
Emmy sarietarako izendatua
Ane Gabarain: "Izendapenarena jakitean 'Patria'ko lagun guztiekin gogoratu naiz, bereziki Elenarekin"
Jexus Artetxe 1 EITb Media
Nazioarteko Emmy sarietarako izendatu dute, 'Patria' telesailean Miren amaren paperean egindako lanagatik. Gabarainek adierazi digu Miren pertsonaiak amatasuna gauza guztien gainetik ipintzen duela telesailean. Emmy sariak azaroaren 22an banatuko dira, New Yorken.
-
Ane Gabarain Elena Iruretarekin, 'Patria' telesailean
5:04 min
Emmy nazioarteko sariak telebistaren 'Oskarrak' dira, eta auretn euskal izen bat topatu dugu aktore onena izateko izendatuta: Ane Gabarain. "Patria" telesailean Miren amaren paperean egindako lanagatik jaso du izendapena. Aktore donostiarrak lehiakide hauek izango ditu: Valeria Betucelli argentinarra, El Cuaderno de Tomy filmagatik; Haley Squires britainiarra, "Adult Material" telesailagatik; eta Menna Shalaby egipziarra, "Every week has a friday" telesailagatik. "Txiste batean bezala", esan digu, umoretsu.
Gabarainek adierazi digu Miren pertsonaiak amatasuna gauza guztien gainetik ipintzen duela telesailean. Emmy sariak azaroaren 22an banatuko dira, New Yorken.