Itxi

Faktoria magazina

Bertsolaritza

Dylan Inglis: "Skypez bertsotan aritzeko jende gehiago nahi dugu"

Ane Albisu | EITB MEdia

Dylan Inglis ingeles euskalduna ia egunero aritzen da bertsotan skypez Boisen bizi den Todor Azurza donostiarrarekin. Taldea handitzeko eskaria zabaldu du Twitterren.

  • Dylan Inglis. Argzkia. Lea Artibaiko HItza

    Dylan Inglis. Argazkia: LEa-Artibaiko HItza

    10:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Dylan Inglis, oraindik euskaraz ez zekienean liluratu zuen bertsolaritzak. Maialen Lujanbio eta Andoni Egañari buruzko dokumental bat ikusi zuen eta orduan piztu zitzaion bertsozaletasuna eta euskara ikasteko gogoa. Harrigarria bezain pozgarria da hain denbora laburrean euskaraz nola ikasi duen konturatzea. Euskalkiak ere barneratu ditu eta zubererarekin dabil orain gogotsu.

Skypez bertsotan aritzeko bertso-laguna Boisen bizi da, ordua adostu eta ia egunero aritzen dira ordenagailuaren aurrean bertsoak sortu eta abesten. Taldea handitu  nahiko lukete eta interesa duenak hementxe aurkituko du: @Dyl_ing 

Gaur "Faktoria"n euskara nola menderatzen duen erakutsi digu eta zuzenean eta bapatean bertsoa bota ere bai.