Faktoria magazina
Kerobia 20 urte
X. Bandini: "20. urteurrena ospatzea baino, garrantzitsuena Kerobiako denok egotea izan dela konturatu gara"
Ainhoa Urretabizkaia | EiTb Media
2001. urtean lau lagun Iruñean elkartu ziren musika egiteko asmoz; hurrengo urteetan 6 disko kaleratu zituzten 2014an agur esatea erabaki zuten arte. Orain, sortu eta 20 urtera, Kerobia zein handia izan den gogoratzeko unea iritsi da.
-
Xabi Bandini
17:52 min
Aurten Kerobiaren 20. urteurrena dela eta, hainbat egitasmo egin ditu Iruñeko taldeak, eta nola ez, tartean, zuzeneko kontzertu batzuk ere iragarri zituzten. Lehenengoa pasa den larunbatean Galdakaon eman zuten, eta hurrengo biak asteburu honetan izango dira, Iruñean eta Azpeitian, hurrenez hurren.
Bi asteburu berezi hauen arteko tartea aprobetxatu dugu Xabi Bandini taldeko ahots eta sortzailearekin hitz egiteko. Taldearen ibilbide musikalari errepasoa egiteaz gain, etorkizunari buruz ere galdetu diogu.