Faktoria magazina
HIZKUNTZA
Kepa Dieguez: "Herri euskaldun guztiak oso aberatsak dira euskal lexiko etnometerologikoan"
MAITANE SUBIJANA | EITBmedia
Kepa Dieguez filologoak eguraldiaren inguruan euskaraz jasota dagoen lexikoa aztertu eta euskal lexiko etnometerologikoa osatu du, Euskad Irratiko Faktoria saioan izan da egindako lanaren berri ematen.
-
Kepa Dieguez
16:24 min
Txikitatik izan du eguraldiarekiko interesa eta grina, hala hasi zen hiztegia hartu eta eguraldiarekin lotura duten hitzak ateratzen euskal lexiko etnometereologikoa osatu arte. Horretarako, fenomeno atmosferikoen arabera sailkatu ditu; euriari lotuta topatu du lexiko gehiena, euri xehe-xeheari deitzeko erabiltzen den "kuku izerdia" da bere hitz gustokoena. Alabaina, askotariko esparriak aztertu ditu, eta haizeari lotutakoak ere aberatsak dira, hego-haizea adierazteko 90 esaeratik gora topatu ditu: hego haizea, txoro haizea, haize fina, beheko haizea...
Egindako lanaz eta topatutako hitzez jardun zaigu Euskadi Irratiko Faktoria saioan.