Faktoria
Euskarazko sormena
Zein lan baldintzatan ari dira euskal artistak?
Jone Larrañaga | EITb Media
Maite Arroitajauregi 'Mursego' musikariak, Yolanda Arrieta idazleak eta Andoni Egaña bertsolariek kontatu digute zein baldintza ekonomikotan bizi diren eta zerk eragiten dien eurei prekarietatea.
-
Andoni Egaña, Yolanda Arrieta eta Maite Arroitajauregi 'Mursego'
24:19 min
Euskaraz ari diren kultur egileak biltzeko asmoz sortu zen Lanartea kasik bi urte dela eta haien lan baldintza eskasak ezagutarazteko helburua hartu zuten joan den udazkenean egindako batzarrean. Artistentzat babesa arautu eta lan baldintzak duintzea premia-premiazkoa jo dute. Maite Arroitajauregi 'Mursego' musikariak, Yolanda Arrieta idazleak eta Andoni Egaña bertsolariek kontatu digute zein baldintza ekonomikotan bizi diren eta zerk eragiten dien eurei prekarietatea: etorkizun laburrean zein lan kopuru izango duten ez jakiteak, lan guztiak onartu behar izateak, etengabe ekoitzi beharrak eta sortzeko atsedenik ez edukitzeak...
Amagoia Gurrutxaga Lanarteakoa Euskararen Profesionalen Elkarteko koordinatzaileak eman digu egoera hori erregulatu eta duintzeko elkartetik eman dituzten pausuen berri. Bere arabera, euskarazko zirkuituan eta euskaraz ari diren kulturgileen egoera onbideratzen ez bada, gazteek ez dutelako aukera hori egingo etorkizunean euskarazko kultura kalitatezkoa izan dezagun.