Itxi

Faktoria magazina

Musikaren argi-itzalak

Julen Alonso: "Musika nire bizitza osoa zen, eta arriskutsua izan zitekeela ikusi dudanean geratu egin naiz"

Ainhoa Urretabizkaia | EiTb Media

Julen Alonso trikitixa mundun ezagutu dugu batik bat, eta bigarren diskoa grabatu eta kontzertu bira hasi baino bi egun lehenago etenaldi bat egitea erabaki zuen; ezin zuen erritmo horretan jarraitu. Erabakia hartu eta hilabetera hitz egin du Faktorian.

  • Julen Alonso

    Julen Alonso

    20:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bere musika proiektua denbora batez alboratuta uztea ez da erabaki erraza izan Julen Alonsorentzat; bere buruari baino gehiago ingurukoen iritziak aintzat hartzen zituela konturatuta etenaldia egitea erabaki zuen, bira bat hasi bezperatan. Erabaki horrek, hala ere, ez dio musika instrumentuak (trikitixa, pianoa eta panderoa) jotzen jarraitzeko gogoa alboratu, are gehiago, berriz indarrak hartzeko musika ezinbestekoa izan dela aitortu digu, eta oholtzara igotzeko gogoz agertu da, berriz ere. Gainera, musika irakaslea da gaur egun Lazkao, Orio eta Zestoan eta lan horretan oso gustura dabil.