Itxi

Faktoria magazina

Subrogazioa

Haurdunaldi subrogatua, guraso izan nahi dutenen ilusioa eta galdera eta kezka asko eragiten duen gaia

Ukrainako gerrak besteak beste haurdunaldi subrogatuen gaia jarri du mahai gainean jende askok jotzen duelako herrialde horretara haurra izateko. Egoera horretan dagoen bikote bat ezagutu dugu eta ama haurdunen lekuan jarrita, galdera eta kezkak ekarri dizkigu Irati Aizpurua Alkezar abokatuak.

  • Irati Aizpurua Alkezar abokatua

    Irati Aizpurua Alkezar abokatua

    26:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ukrainako gerrak, besteak beste, haurdunaldi subrogatuen gaia azaleratu du, Ukrainara jotzen duelako jende askok modu horretan haurra izateko. Ikusi ditugu orain, hango kliniketan jaiotako umeak eta haien bila joan ezinda gurasoak. Egoera hau urduritasun eta kezka handiz ari dira bizitzen Izaro Agirrebeitia eta Iñaki Gomez, Ukrainan espero dutelako subrogazio bidez euren umea jaiotzea ekainean. Ama haurduna gerratik ihes eginda, Polonian dago une honetan.

Ama haurdunen lekuan jarrita, hori ardatz hartuta hitz egin digu Irati Aizpurua Alkezar abokatu donostiarrak.

Gai arantzatsua da, galdera eta kezka asko eragiten dituena eta hausnarketarako interesgarria batzuek eta besteak esandakoa entzutea.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia