Itxi

Faktoria magazina

Wikiemakumeak

Marisa Barrena Larruzea: 'Wikipedian genero arrakala izugarria da oraindik'

Maider Segurola | EITb Media

Marisa Barrenaren izena Wikipedia, Kriskitin dantza taldea, Andereak elkartea, Mintzanet, Sarriren euskalduntzea eta militantziarekin lotzen dugun arren, badira Marisa Barrena gehiago ere eta horiek ezagutzen ahalegindu gara Faktorian.

  • Marisa Barrena (argazkia: wikipedia)

    Marisa Barrena (argazkia: wikipedia)

    25:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Goizean jaiki eta egiten duen lehen lana wikipedian emakume euskaldunen efemerideak publikatzea izaten da. Horrela hasten du Marisa Barrena Larruzea zornotzar durangartuak eguna eta iluntzera arte hitzorduz beterik izaten du agenda. Feminismoa, militantzia, familia, dantza eta lagunarteaz aritu gara Marisarekin Euskadi Irratiko "Faktoria"n.