Itxi

Faktoria

Adimen artifiziala

Xabier Barandiaran: 'Adimen artifiziala ia osorik enpresa pribatuen esku uzten ari gara eta hori izugarria da'

Jone Larrañaga | EITb Media

Filosofo eta adituak ez du uste konputagailuak kontzientzia hartzen ari direnik. Nolanahi ere, informazioa biltzeko duten ahalmen izugarriaz ohartarazi du eta dei egin die erakunde publikoei "eragiletasuna eta protagonismoa" har dezaten, "botere asimetria izugarria sortuko duelako horrek".

  • Xabier Barandiaran, filosofoa eta adimen artifizialean aditua

    Xabier Barandiaran, filosofoa eta adimen artifizialean aditua

    23:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Ezin dugu imajinatu ere egin enpresa batek bonba nuklearra izatea eta hari buruzko ikerketa egitea. Ulertzen dugu gauza batzuk publikoak izan behar dutela eta haren kontrolpean egon. Bada, adimen artifiziala enpresa pribatuen esku dago ia-ia osorik, eta hori izugarrizko arazoa izango da, horrek sortzen duen botere asimetriagatik". Tinkotasunez mintzatu da Xabier Barandiaran EHUko irakasle, filosofo eta adimen artifizialean aditu dena "Faktoria"n egindako elkarrizketan.

LaMDA konputagailuarekin izandako elkarrizketa "gizatiarra" publiko egiteagatik Googlek kaleratu duen injeniariaren kasutik aritu dira adimen artifizialak orain duen neurriaz. Barandiaranek ez du uste adimen artifizialak sentikortasuna edukitzen ikasi dutenik; uste du konputagailuek duten ahalmen txundigarria dela kontutan hartu behar dena. "Gizakiak idatzi duen guzti guztia irakurri dute konputagailu horiek. Dena dakite. Jakintza estatistikoa da baina informazio kantitate hori edukitzea da benetan beldurgarria dena", esan du.