Itxi

Faktoria

ATZERRITARREN ARAUDI BERRIA

'Langileak behar dituzue Euskal Herrian, baina baimenik gabe ezin dugu lanik egin, eta niri bukatu egin zait'

Ane Zuazubiskar | EITB MEDIA

Gauerditik indarrean da Espainiako Gobernuak onartu duen langile atzerritarrei buruzko araudi berria. Salem Donostian bizi da, kalean, eta sukaldean lanean urte luzez aritu bada ere, titulurik ez du. Orain, ez du lan baimenik. Aldaketak ireki dituen zirrikituei begira jarri da "Faktoria" saioan.

  • Amaia Azpiroz gizarte langilea, Ibone Aristegi psikologoa eta Salem, Jatorkin elkartearen egoitzan.

    Amaia Azpiroz gizarte langilea, Ibone Aristegi psikologoa eta Salem, Jatorkin elkartearen egoitzan.

    11:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mauritanian jaio zen Salem. 37 urte ditu, eta birritan iritsi da Euskal Herrira. Lehen aldian ia lau urtez bizi izan zen Gipuzkoako kostaldean, eta lan baimena eskuratu zuen, ostalaritzan lan eginda, "parrillako lanetan". Frantziara joan behar izan zuen orduan, ama zaintzera, eta baimenik gabe gelditu zen orduan. Euskal Herrian da atzera ere, eta lanean aritu da. Kontraturik gabe aritu da, ordea, eta paperik gabe dago orain. Sukaldaritza formakuntza jaso nahi luke, eta argi izpi bat ikusten du horregatik araudi berrian.

Izan ere, atzerritarren kontratazioa malgutu eta erraztuko duen moldaketak egin ditu Espainiako Gizarte Segurantza eta Migrazio ministerioak araudi berrian. Berrikuntza nagusia, formakuntza edo prestakuntzagatiko errotzearen figura da. Egoitza eta lan baimena eskatu ahalko dute estatuan bi urte daramatzatela frogatu eta estaldura zaileko lanbide baterako ikastaro bat egingo duten atzerritarrek. Zerrenda bat osatuko da estaldura zaileko lanbideekin; hiruhilero berrituko da, lurraldeka.

Aldaketa orokorrak begi onez hartu dituzte adituek eta migratzaileekin lanean aritzen diren elkarteek, baina nola aplikatuko den ikusteko zain daude. BILTZEN zerbitzuko Maria Luisa Alza abokatuak azaladu du mugak dituela prestakuntzagatiko errotzeak, bi urtez legez kanpoko egoeran egon beharko dutelako baimen hori eskatu aurretik, eta gainera, ezingo dutelako etorkin horiek aldi berean lan egin eta prestakuntza jaso.

Jatorkin elkarteko Amaia Azpiroz eta Ibone Aristegi ere araudi berriak egingo duen ibilbidea ikusteko zain dira. Kalean bizi diren etorkinekin lan egiten dute Jatorkin elkartean, eta sumatu dute gazteen artean interesa: "Aldaketa honek motibazioa behintzat emango die, baina ikusi beharko dugu zenbat baliabide eskaintzen diren aldaketa gauzatzeko".