Faktoria
Kepa Junkera BERPIZTU
Garazi Velasco, zuzendariordea: 'Junkeraren aldaketa agerikoa da, baina harago doa dokumentala; ez da tristea'
Ane Zuazubiskar | EiTB MEDIA
Abenduan beteko dira lau urte Kepa Junkerak Belgikan zegoela iktus bat izan zuenetik. Ordutik oholtzetatik eta jendaurretik aldenduta dabil Junkera, eta bere bidea jaso du 'Kepa Junkera BERPIZTU dokumentalak. Garazi Velasco zuzendariordeak azaldu ditu xehetasunak Faktoria saioan.
-
Garazi Velasco, Kepa Junkera Berpiztu dokumentalaren zuzendariordea
7:48 min
Gaur aurre-estreinatuko da 'Kepa Junkera Berpiztu' dokumentala, Donostiako Zinemaldiko EiTB galan. Kepa Junkeraren ibilbide artistikoa eta errehabilitazioko lana kontatzea izan da helburua, "errespetuz", eta ingurukoen babesarekin. Junkerak eta senideek joan den astean ikusi zuten dokumentala, "esker onez" jaso dute.