Itxi

Faktoria

Kazetaritza eta bizitza

Karmele Aranburuk argi esan digu kazetaritzaren etorkizuna irratia dela

Ane Albisu | EITb Media

Karmele Aranburu kazetariak 32 urte egin zituen Herri Irratiko albistegietan, gero 27 urte EHU-ren Udako Ikastaroetako komunikazio lanetan eta erretiroa hartuta eta amona izan berritan Faktorian izan dugu bere ibilbideaz eta bizitzaz solasean

  • Karmele Aranburu

    Karmele Aranburu

    25:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Karmele Aranburu kazetariari joan zen astean agur hunkigarria egin zioten Udako Ikastaroetako lankideek. Eginkizun horretan amaitu du ibilbide profesionala eta  "Faktoria"n esan digu "asko, ikaragarri ikasi duela". Udako Ikastaroak edonorentzat direla ekarri digu gogora eta norberaren intereseko gaiak sakontzeko eta ikasteko aukera paregabea dela. Hainbeste urteko ibilian jende interesgarri asko ezagutu du eta ondorio batera iritsi da: zenbat eta jakintsuagoa eta intelektualagoa, orduan eta apalagoa izaten dela pertsona.

Ezustean, komunikazio bulegoan lankide izan duen Aintzane Gereñu-ren mezua jaso du Karmelek eta Miramar Jauregiko kafetegian lagun egindako Ramon tabernariarena ere bai. Mezu hunkigarriak.

Herri Irratiko garaiak ere ekarri ditugu gogora eta lankide izandako eta lagun duen Koldo Ordozgoitik ere "kronika" berezia eskaini dio Karmele Aranbururi.

Duela gutxi amona titulua ere eskuratu du kazetariak eta bilobari esaten dizkionak ere kontatu dizkigu. Idazle izateko esaten dio. Hori bai, bera berriro jaioko balitz, kazetari.

Loreak nola zaindu ere erakutsi digu. Pandemian ohartu da, loreak ederrago bihurtzen direla hitz egiten bazaie eta laztantzen badira.

Bukatzeko, argi eta garbi esan digu, Kazetaritzaren etorkizuna irratia dela. Eta, jakina, irratia entzun gabe ezin du bizi, ezin du lorik hartu irratirik gabe.