Itxi

Faktoria

Trikitixa eraberritua

"Triklatua", hausporik gabeko trikitixa aurkeztu digu Xabi Malbadik

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Oraindik ere oso berria den arren, trikitixaren soinu bera ateratzeko gai den instrumentua aurkeztu digu Xabi Malbadik; ordenagailu baten teklatua oinarri hartuta eta software baten laguntzaz, trikitixa tradizional baten soinua ateratzeko gai da.

  • Xabi Malbadi

    Xabi Malbadi

    10:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hasiera batean behin behineko zen arren, dagoeneko "Triklatua" izenarekin bataiatu du sortu duen instrumentu berria Xabi Malbadik. Trikitijolea bera, instrumentua beste modu batera jotzeko aukera ikusi zuen gaur egungo teknologia erabiliz eta, oraindik ere, bere hitzetan, hobekuntza batzuk egitea geratzen zaizkion arren, emaitzarekin gustura agertu da.

Ohiko trikitixa baten aldean, gainera, abantaila batzuk baditu triklatuak: batetik, ikasle berrientzat arinagoa eta ekonomikoagoa izatea du helburu, eta, bestetik, soinu digitala izanda, norberaren entzungailuetatik ingurukoei eragin gabe entzun daitekeela. Noski, pare bat pieza zuzenean ere jo dizkigu.