Itxi

Faktoria

Fusio erreakzioaz

Fernando Plazaola: "Horrelako energia iturria baieztatzen bada, energiaren paradigma aldatuko da erabat".

Fisika katedradun eta EHUko zientzia eta teknologia saileko dekanoaren hitzetan "oso berezia da orain lortu dena. Erabilitakoa baino 1,2 aldiz energia gehiago lortu dute. Gehikuntza txikia da baina ate bat zabaltzen du".

  • EEBB-etan lehen aldiz erabilitakoa baino energia gehiago askatzea lortu dute fusio erreakzio batean.

    EEBB-etan lehen aldiz erabilitakoa baino energia gehiago askatzea lortu dute fusio erreakzio batean.

    6:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zuhur baina baikor mintzatu da Fernando Plazaola, fisika katedraduna eta EHUko zientzia eta teknologia saileko dekanoa Faktoria saioan, Estatu Batuetan lehen aldiz fusio erreakzio batean energia irabaztea lortu izanaz. Baikor, energia garbi, merke eta agorrezina lortzeko bideari ateak zabal diezaizkiokelako baina zuhur, baieztatuz gero ere, "erabilgarri izateko asko falta delako. Askatutako energia ez delako nahikoa fusioko zentral elektriko bat sortzeko baina itxaropena pizten du".

Bide arruntetatik eta aldizkari zientifikoek frogatu beharreko esperimentua ere badela dio Fernando Plazaolak eta ohartarazi du, adi ibili beharko dela "teknoptimismo" gehiegizkoa ez sortzeko: "Heen ez dago oraindik soluzioa eta energia kontsumoa ahalik eta txikiena izan dadin saiatzen jarraitu behar dugu. bide paralelo batetik energia iturri utopikoen bila aritzea ondo dago baina jaraitu behar dugu ahalik eta gehien jasangarritasunaren bidetik energia arazoak bere horretan jarraitzen duelako".