Faktoria
GASTEIZ ANTZOKIA
Azken ukituak Gasteiz Antzokia ireki aurretik
Maite Alustiza | EITb Media
Uztaila erdialdean zabalduko dute Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunea. Lazarraga kultur elkarteak kudeatuko du, eta azken prestaketak egiten ari dira egunotan. Han izan da 'Faktoria', orain arteko bideaz eta aurrera begirako asmoez hitz egiteko.
-
Gasteiz Antzokia.
22:03 min
Prozesu luze baten ostean, bizpahiru aste barru irekiko ditu ateak Gasteizen euskara erdigunean izango duen espazioak, Izaskun Arrue Kulturguneak. Gasteizek kafe antzoki berria izango du: kontzertuak, antzerkiak, hitzaldiak eta abarrak antolatuko dituzte.
Kulturgunea ireki bezperatan, bisitan joan da Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioa, Erremeteri kalean dagoen gunera.