Itxi

Gertukoak

6 egun

Tolosa, inauterien euskal hiriburua

EUSKADI IRRATIA | DAVID BERAMENDI

Egitaraua 60 bat ekitaldiz osatuta dago; tartean, 77 karroza eta konpartsen desfilea.

  • 3:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur eguerdian udaletxeko balkoitik botako duten txupinazoarekin hasiko dira Tolosako inauteriak. Guztira, 6 egun, eta 60 bat ekitaldiz osaturiko egitarau borobila. Tartean, 77 karroza eta konpartsen desfilea. Bertan, 1.400 haurrek hartuko dute parte.

Aurten, desfilearen ibilbidea handituko dute. Ohiko San Francisco eta Rondilla kaleez gain, Nafarroa eta Foru etorbideetan eta Oria kalean ere karrozak ikusteko aukera izango da. Festa asteartean amaituko da, sardinaren agurrarekin.