Itxi

Goiz kronika asteburua

Asteburuan

Garabideko Maialen Sobrinori elkarrizketa, 'Goiz Kronika'n

Larunbateko solasaldian, Felix Arrieta eta Xabier Gurrutxaga izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek, Altsasuz eta Kataluniaz hitz egiteko.

  • Garabideko 'Aditu'  ikastaroko parte-hartzaileak. Argazkia: Garabide.eus

    Garabideko 'Aditu' ikastaroko parte-hartzaileak. Argazkia: Garabide.eus

GARABIDE elkarteko Maialen Sobrino elkarrizketatuko du Joxe Juan Ugaldek igande honetako 'Goiz Kronika'n, 'Aditu' ikastaroa ardatz hartuta. Munduko hizkuntza gutxietuetako 21 lagun ari dira parte hartzen. Larunbateko solasaldian, bestalde, Felix Arrieta eta Xabier Gurrutxaga izango ditu solaskide Joxe Juan Ugaldek.

Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, 08:00etan abiatuko da albistegi nagusia eta 08:30ean arituko dira solasean Felix Arrieta eta Xabier Gurrutxaga Altsasuz eta Kataluniaz.

Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak. 09:00etan, berriz, Garabideko Maialen Sobrinoren elkarrizketa izango dugu, eta, ondoren, albiste nagusien errepasoa, erreportajeak eta zientzia eta teknologiari lotutako gaiak.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia