Itxi

Goiz kronika asteburua

''Goiz Kronika asteburua''

Mikel Irizar: "Komunitate bezala indartzeko balioko digu aurtengo Aberri Egunak"

Euskal Herria Batera ekimenak balkoietan ikurriñak eta Nafarroako banderak jartzeko deia egin du. 12:30ean minutu bateko isilunea egin dute milaka herritarrek, COVID-19ak hildakoen omenez.

  • Mikel Irizar, Euskadi Irratiko estudioan.

    Mikel Irizar, Euskadi Irratiko estudioan.

    7:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mikel Irizar Euskal Herria Batera plataformako bultzatzaileetako batek esan duenez, aurten Aberri Eguna berezia izango da, eta Euskal Herri osoko herritarrak "komunitate bezala indartzeko" balioko du.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, ekimenak azken egunotan jaso duen babes zabala nabarmendu du Irizarrek. Desadostasunak desadostasun,  egoera jakinetan elkarrekin lan egitearen garrantzia azpimarratu du Irizarrek, eta aurtengo Aberri Eguna horren adibide dela ziur dago. "Aurtengo Aberri Egunak utziko digun irakaspenik handiena hori da", esan du.

Hala, bakoitzak bere erara ospatzeari eta, aldi berean, denek mezu bakarra zabaltzeari garrantzitsua iritzi dio. Irizarren arabera,  bat egiten dugun horretan jarri behar dugu azpimarra,  ideologietan eta alderdikerietan erori gabe. Horregatik, herri ekimena Aberri Egunaren erdigunean jartzearen alde agertu da, "komunitatea" indartuz, gero horren gainean "nazioa eraikitzeko".

Mugimendu transbertsalagoa nahiko lukeen galdetuta, Irizarrek esan du zenbat eta zeharkakoagoa izan orduan eta trinkoagoa izango dela komunitatea. "Bat egiten dugun espazio horretan sakontzea da helburua, gizarte modura trinkotzeko",  gaineratu du.

12:30ean balkoietara atera eta minutu bateko isilunea gordetzeko deia egin dute, koronabirusaren biktimen omenez. Ordu horretan bertan, Euskal Herria Batera ekimenak bideo bat zabaldu du bere sare sozialen bidez eta herritarren argazkiekin osatutako mosaiko erraldoia plazaratu du.