Itxi

Goiz kronika asteburua

GOIZ KRONIKA

"Kezkatzen gaituena da hainbatek bake prozesua bera zalantzan jartzea"

euskadi irratia

Mixel Berhokoirigoin "bake-artisaua" kezkatuta agertu da, Goiz Kronika saioan, Frantziako Gobernuak presoen alorrean duen jarrerarekin.

  • Mixel Berhokoirigoin. Argazkia: EiTB.

    Mixel Berhokoirigoin. Argazkia: EiTB.

    6:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Frantziako  Gobernuko Justizia Ministerioarekin bildu dira aste honetan Ipar Euskal Herriko "bake-artisauak", presoen auziaz eta bake-prozesuaz hitz egiteko.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, Mixel Berhokoirigoin eragilea kezkatuta agertu da, bileran jasotakoaren ondotik, eta  bake-prozesua "arriskuan" ikusten duela ohartarazi du.

Prozesua une "larrian" dagoela esan du, ez delako "urratsik" ematen.  "Bake prozesua ez genuen abiatu gauden lekuan gelditzeko", esan du Berhokorigoinek, Goiz Kronika saioan.

Giro horretan, Jakes Esnal presoaren aldeko manifestazioa deitu du Bake Bideak taldeak gaur goizerako Donibane Lohitzunen. Esnalek 30 urte daramatza preso, eta epaileak aske uzteko eskatu bazuen ere,  fiskaltzak helegitea jarri eta irailera arte behintzat, ez da espetxetik aterako.