cerrar buscador

Bake prozesua

1 / 20 Hurrengoa
Aintzane Ezenarro: ''ETAk egindakoa kritikatzeko gai beharko ginateke''

Aintzane Ezenarro: ''ETAk egindakoa kritikatzeko gai beharko ginateke''

"Indarkeriak ez duelako ezertarako balio izan adostu beharko genuke guztiok, horrela bakarrik ezarriko dugulako etorkizunerako oinarri sendo bat", ondorioztatu du Eusko Jaurlaritzako Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuaren zuzendariak.

Aintzane Ezenarro: Mota guztietako indarkeria, ETArena barne, kritikatzeko gai izan beharko ginateke

Aintzane Ezenarro: "Mota guztietako indarkeria, ETArena barne, kritikatzeko gai izan beharko ginateke"

"Zoru etiko komun batetik" abiatuta, "gertatutakoaren zergatiaren inguruan hausnarketa" egiteko beharraz mintzatu da Gogora Institutuaren zuzendaria. Gainera, hiruzpalau gudarirenak izan litezkeen hezurrak Zornotzako hilerrian aurkitu dituztela iragarri du.
Oroimen webguneak bertan behera utzi izana txalotu dute Legebiltzarreko alderdi guztiek, EH Bildu salbu

Oroimen webguneak bertan behera utzi izana txalotu dute Legebiltzarreko alderdi guztiek, EH Bildu salbu

Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak gogoratu duenez, webgune horiek desaktibatzea eskatu duena Aranzadi Elkartea bera izan da. Salatu duenez, "hauteskundeetatik gertuko garai batean auzi txiki bat handi bihurtu dute, (Denis Itxaso Gobernu ordezkaria) inkisidore handia buru izanda".
Urkullu: Ez dugu terrorismoaren biktimen eta biktimarioen arteko nahasmendurik onartzen

Urkullu: "Ez dugu terrorismoaren biktimen eta biktimarioen arteko nahasmendurik onartzen"

Lehendakariarentzat "ulertezina da ikuspuntu etiko, politiko eta instituzionaletik" EH Bilduk ez ulertzea "biktimentzat mingarria, iraingarria eta bidegabea" dela.
Galdakaoko alkateak Aranzadiren lana defendatu du, eskubideen urraketak bereizten eta sailkatzen dituelako

Galdakaoko alkateak Aranzadiren lana defendatu du, eskubideen urraketak bereizten eta sailkatzen dituelako

Iñigo Hernandok zehaztu duenez, ‘Txapote’ eta Bienzobas "indarkeria politikotik eratorritako beste gertakari batzuen sailkapenaren barruan daude, zehazki, espetxe-politikan eta salbuespenezko legeen aplikazioan".
Memoria txostenetan biktimak eta biktima-eragileak nahastea baztertu beharrekoa dela uste du Jaurlaritzak

Memoria txostenetan biktimak eta biktima-eragileak nahastea baztertu beharrekoa dela uste du Jaurlaritzak

Ohar batean, Nerea Melgosa Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak gogorarazi du Gogorak 2018an ezarri zituela memoriari buruzko udal txostenak egiteko oinarriak, eta bertan zehazten dela "informazio-gabeziak edo balorazio justifikatzaileak" errefusatu behar direla.
Sakabanaketaren ondorioz hildako 16 pertsonak biktima gisa aitortzeko eskatu dute Etxeratek eta Sarek

Sakabanaketaren ondorioz hildako 16 pertsonak biktima gisa aitortzeko eskatu dute Etxeratek eta Sarek

Dispertsioaren biktimen aitortza eta erreparazioaren garaia iritsi dela aldarrikatu dute bi elkarteek Donostian egin duten agerraldian. Hori lortu bitartean, "biktimen memorioa kolektiboak osatu gabea" izaten jarraituko duelako.
Foro Sozialak agur ekitaldia egin du, 10 urtez bizikidetza eta aitortzaren alde lan egin ondoren

Foro Sozialak agur ekitaldia egin du, 10 urtez bizikidetza eta aitortzaren alde lan egin ondoren

Azken ekitaldia egin du igande honetan Foro Sozial Iraunkorrak. Lore eskaintza batekin eskertu eta omendu dituzte hamarkada honetan bakearen alde lan egin duten biktimak eta eragileak. Indarkeriarik gabeko gizarte bat eraiki arren, "bizikidetza osoa" lortzeko urratsak falta direla ohartarazi dute.

Foro Sozialak amaitutzat eman du bere ibilbidea: “Herri hobeago bat utzita goaz”

Foro Sozialak amaitutzat eman du bere ibilbidea: “Herri hobeago bat utzita goaz”

Foro Sozial Iraunkorrak gaur amaitu du 10 urteko ibilbidea, Donostian egin duen VI. biltzarrarekin. Lortutakoari aitortza egin ondoren, "zenbait biktimekiko diskriminazioarekin amaitzea" eta "kontakizunaren borroka" bezalako zereginak geratzen direla azpimarratu dute.
Jaurlaritzak ETAren 52 biktimari aitortza egin die, 80ko hamarkadan gertatu eta argitu gabeko kasuetakoak

Jaurlaritzak ETAren 52 biktimari aitortza egin die, 80ko hamarkadan gertatu eta argitu gabeko kasuetakoak

52 biktima horietako 11ren senitartekoek eskura jaso dute, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren aldetik, bere kasuaren "Oroitzapen eta Aitorpenerako Koadernoa". Melgosak "memoria duen etorkizuna" aldarrikatu du, biktimei bidegabea izan zela esan ahal izateko.
Txetx Etcheverry eta Beatrice Molle epaitzeko eskatu du Terrorismoaren aurkako Frantziako Fiskaltzak

"Txetx" Etcheverry eta Beatrice Molle epaitzeko eskatu du Terrorismoaren aurkako Frantziako Fiskaltzak

2016an Luhuson egindako polizia operazioan bost pertsona atxilotu zituzten: "Txetx" Etcheverry, Beatrice Molle, Stephane Etchegaray "Etxe", Mixel Berhokoirigoin eta Mixel Bergougnan. "Etxe" errugabe jotzea eskatu du Fiskaltzak, eta azken biak 2017an eta 2021ean hil ziren.
Foro Sozial Iraunkorra: Nafarroan hainbeste aurreratu izanaz harro gaude

Foro Sozial Iraunkorra: "Nafarroan hainbeste aurreratu izanaz harro gaude"

Bere lan-garaia amaitutzat emateko erabakia partekatu du Foro Sozialak Nafarroako gizarte zibilarekin. Foru Erkidegoan lortutakoaren balantzea egin dute, eta etorkizunerako erronkak identifikatu ere.
Pasaiako sarraskia argitzeko gizartearen eta erakunde publikoen laguntza eskatu dute senideek

Pasaiako sarraskia argitzeko gizartearen eta erakunde publikoen laguntza eskatu dute senideek

Duela 39 urte Komando Autonomo Antikapitalisten kontrako operazioan, Espainiako Poliziak lau lagun hil zituen, Dioni Aizpuru eta Pedro Mari Isart azpeitiarrak eta, Jose Mari Izura eta Rafael Delas iruindarrak. Erlo Telebistak utzitako irudiak.

Agus Hernan: Euskadin biztanleko dugun polizia ratioak ez du zentzurik

Agus Hernan: "Euskadin biztanleko dugun polizia ratioak ez du zentzurik"

Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan Foro Sozialeko bozeramaileak deitoratu duenez, bake-prozesuetan "polizia-ereduari buruzko eztabaida izaten da beti, eta hemen ez da hori gauzatu".
Foro Sozialak martxoan esango du 'agur', gatazka erabat amaituta ez badago ere

Foro Sozialak martxoan esango du 'agur', "gatazka erabat amaituta ez badago ere"

"Helburu gehienak bete izanaren" harrotasunarekin emango dio amaiera bere ibilbideari, "bizikidetza demokratikoaren oinarriak finkatzen lagundu" duelakoan. Pendiente dituen erronketako bat: "salbuespen-politika guztia desmuntatzea".
Foro Sozial Iraunkorrak agur esan du, bake-prozesuaren alde 10 urtez egindako lan kolektiboa aitortuz

Foro Sozial Iraunkorrak agur esan du, bake-prozesuaren alde 10 urtez egindako lan kolektiboa aitortuz

ETA desegin eta armak uzteko lan egin zuen Foro Sozialak amaitutzat eman du bere jarduera. Helburu horrekin jaio zen eta, behin bete eta gero, taldea desegitea erabaki zuten. Gaur gauzatu da amaiera hori Durangon.

Ibilbidea amaitutzat ematea erabaki du Foro Sozialak

Ibilbidea amaitutzat ematea erabaki du Foro Sozialak

Landutako lau esparrutan helburu asko bete direla dio: ETAren desegitea gauzatu da, presoen dispertsioa amaitzear dago, memoriaren inguruan kontakizun bakarraren ideia agortuta dago eta biktimen arloan adostasunak zehazten ari dira.

Foro Sozialak bere jarduna amaitutzat eman du, fase berri bati bide emango dioten aurrerapenak lortuta

Foro Sozialak bere jarduna amaitutzat eman du, "fase berri bati" bide emango dioten "aurrerapenak" lortuta

Erabakiaren inguruko xehetasunak eta emango dituen hurrengo urratsak zehaztuko ditu datorren larunbatean, urtarrilak 21, Durangon egingo den ekitaldi batean. Foro Sozial Iraunkorra 2016an sortu zen, Euskadiko bake-prozesua ixteko.
Leongo espetxean geratzen ziren azken lau euskal presoak hurbildu dituzte

Leongo espetxean geratzen ziren azken lau euskal presoak hurbildu dituzte

Hauek dira Arabako espetxera ekarri dituztenak: Jesus Mari Etxeberria, Fernando Garcia Jodra, Fernando Elejalde Tapia eta Iñaki Krutxaga Elezkano.
Sare: Herri honi dagokio euskal presoak noiz eta nola itzuliko diren etxera, nola gizarteratuko diren

Sare: "Herri honi dagokio euskal presoak noiz eta nola itzuliko diren etxera, nola gizarteratuko diren"

Bilboko manifestazioaren amaieran irakurritako agirian, "konponbidean parte aktiboa" izateko konpromisoa berretsi dute Sare Herritarrak eta Bake Bideak, eta "mendeku grinez" ari diren Espainiako eta Frantziako auzitegi berezien jarduna salatu.
Fiskaltzak presoak aske geratzea geldiarazi ahal izango du gradu aldaketari helegitea jartzen badio

Fiskaltzak presoak aske geratzea geldiarazi ahal izango du gradu aldaketari helegitea jartzen badio

Hala, delitu larriengatik zigortutako presoak espetxetik atera edo hirugarren graduan uzteko erabakia bertan behera geratuko da auzitegiak errekurtsoari buruzko erabakia hartu arte.
Sei preso gehiago Euskal Herriko kartzeletara hurbilduko dituzte

Sei preso gehiago Euskal Herriko kartzeletara hurbilduko dituzte

Fernando Garcia, Iñaki Krutxaga, Jesus Mari Etxeberria, Fernando Elejalde, Patxi Ruiz eta Dani Pastor Euskal Herriratuko dituzte. Gainera, Alvaro Arri Basauriko espetxetik atera da.
Biktimen egia bilatzeko lanetan liderra izatea eskatu dio Foro Sozialak gizarte zibilari

"Biktimen egia" bilatzeko lanetan liderra izatea eskatu dio Foro Sozialak gizarte zibilari

"Euskal kasuan", Egiaren Batzordea sortzeko adostasun politikorik edo instituzionalik ez dago, Foroaren iritziz, eta horregatik eskatu dio gizarte zibilari "ekimen eta baliabide berriak" bidera eta erabil ditzan.
Auzitegi Nazionalak hirugarren gradua baliogabetu dio Joseba Arregi 76 urteko ETAko presoari

Auzitegi Nazionalak hirugarren gradua baliogabetu dio Joseba Arregi 76 urteko ETAko presoari

Auzitegi Nazionalak Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak onartutako sei hirugarren gradu baliogabetu ditu dagoeneko.
Justizia Errestauratiboaren estrategia berriak sarbidea, kalitatea eta kultura aldaketa bermatu nahi ditu

Justizia Errestauratiboaren estrategia berriak sarbidea, kalitatea eta kultura aldaketa bermatu nahi ditu

Beatriz Artolazabal sailburuak Justizia Errestauratiboaren 2022-2025 Estrategia aurkeztuko du Legebiltzarreko Giza Eskubideen batzordean. Urte amaieran, adituz osatutako lantalde bat lanean hasiko da, eta gaur egun indarrean dauden zerbitzuak zehaztuko ditu.
Arnaldo Otegi: GAL gaitzestea baino, berriro ez errepikatzea da benetan behar duguna

Arnaldo Otegi: "GAL gaitzestea baino, berriro ez errepikatzea da benetan behar duguna"

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren esanetan, hainbat alderdik gaitzespen hitza erabiltzen dute "EH Bildu estutzeko", eta hori "ume jolasa da, eta arduragabea".
Ahanztura publiko gabeko eta autokritika eta memoria anitzak ardatz dituen etorkizuna aldarrikatu dute

"Ahanztura publiko gabeko" eta autokritika eta memoria anitzak ardatz dituen etorkizuna aldarrikatu dute

Jaurlaritzak eskatuta, sentsibilitate ezberdineko hiru biktimek eta hiru historialarik dokumentu "partekatua" egin dute Euskadin bizikidetza eraikitzeko oinarriak zehaztu nahian. Aurkezpen ekitaldian, begirada etikoa eskatu du lehendakariak, gertatutakoa "bidegabea" izan zela aitortzea, alegia.
GALen terrorismoa defendatzerakoan, Barrionuevok erakutsi duen inpunitatea kritikatu du Urtaranek

GALen terrorismoa defendatzerakoan, Barrionuevok erakutsi duen "inpunitatea" kritikatu du Urtaranek

Memoriaren Plaza, terrorismoaren biktimei eskainitako gunea, inauguratu dute Gasteizko alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak.
Biktimak gogoan hartu ditu Eusko Legebiltzarrak, beste behin PP+Cs eta Vox falta zirela

Biktimak gogoan hartu ditu Eusko Legebiltzarrak, beste behin PP+Cs eta Vox falta zirela

Memoria Egunaren ekitaldi nagusia arratsaldean (18:00etan) izango da Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko egoitzan, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela.
Gasteizek Memoriaren Plaza inauguratu du

Gasteizek Memoriaren Plaza inauguratu du

Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak inauguratu dute terrorismoaren biktimen omenezko gunea.

Etxeratek elkarretaratzea egin du Legebiltzarraren atarian, Memoriaren Eguna dela eta

Etxeratek elkarretaratzea egin du Legebiltzarraren atarian, Memoriaren Eguna dela eta

Memoria kolektiboaren eraikuntzan salbuespenezko espetxe-politikak eragindako biktimei dagoekin zatia falta dela salatu du Etxeratek.

ETAk ustez erabilitako zulo bat aurkitu du Ertzaintzak Oñatin

ETAk ustez erabilitako zulo bat aurkitu du Ertzaintzak Oñatin

Horma bertikal bateko harkaitzartean aurkitu du zuloa, Arriona izeneko baso-eremu batean. Zortzi detonagailu, metxa-hondarrak eta Goma motako 2 kg lehergai zituen poltsa bat aurkitu dituzte bertan.
Foro Sozial Iraunkorrak ''Aiete 10 urte - Ikaskuntzak eta erronkak'' liburua aurkeztu du

Foro Sozial Iraunkorrak ''Aiete 10 urte - Ikaskuntzak eta erronkak'' liburua aurkeztu du

Aurkezpen ekitaldian Alberto Spektorowsky Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideak eta Agus Hernan Foroko bozeramaileak parte hartu dute.

Ion Parot ETAko presoa Mureteko espetxetik atera da

Ion Parot ETAko presoa Mureteko espetxetik atera da

Etxean preso igaro beharko du urtebete baldintzapeko askatasunean geratu aurretik, Etxeratek jakitera eman duenez.
Jakes Esnal eta Ion Parot ETAko presoak baldintzapean aske utzi ditu Frantziak

Jakes Esnal eta Ion Parot ETAko presoak baldintzapean aske utzi ditu Frantziak

Biei biziarteko espetxe zigorra ezarri zieten Frantzian, ETAren hainbat atentatutan parte hartzeagatik, eta 32 urte eman dituzte espetxean.
Euskal gatazkaren inguruan egin dituzten dokumentalei buruz, Xuban Intxausti eta Ander Iriarte

Euskal gatazkaren inguruan egin dituzten dokumentalei buruz, Xuban Intxausti eta Ander Iriarte

Bakearen koordinakundeak egin zuen lana jaso du Intxaustik Gesto izeneko dokumentalean. Iriarte, aldiz, torturari buruz aritu da Karpeta urdinak filmean.

Norberaren lanei buruz sakon hitz egin dute "Hitzokei" saioan. Ikusi elkarrizketa osoa EITB Nahieran atarian.

Euskal Herriko memoria eraikitzeko erreminta izan nahi du 'Gesto' pelikulak

Euskal Herriko memoria eraikitzeko erreminta izan nahi du 'Gesto' pelikulak

Gesto por la Paz-Bakearen Aldeko Koordinakundeak giza eskubideen alde egindako lana kontatzen du Xuban Intxaustik zuzendutako pelikulak. Oroitzapen hunkigarriak bildu ditu, eta Irizar saria irabazteko lehian dago.

Informazio Sailkatuaren Legea hobetzeko eta behartutako desagertzeak argitzeko eskatu du Foro Sozialak

Informazio Sailkatuaren Legea hobetzeko eta behartutako desagertzeak argitzeko eskatu du Foro Sozialak

Foro Sozial Iraunkorrak gogora ekarri du Ipar Euskal Herrian 70eko eta 80eko hamarkadetan desagertutako zazpi pertsonaren kasuak oraindik argitu gabe daudela. Ildo horretan, azpimarratu du "biktima guztientzat" dela ezinbestekoa egia jakitea.
Espetxe Zaintzako Epaitegiak hirugarren gradua kendu die bi euskal presori barkamena eskatu ez dutelako

Espetxe Zaintzako Epaitegiak hirugarren gradua kendu die bi euskal presori barkamena eskatu ez dutelako

Duela gutxi, Auzitegi Nazionalak ebatzi zuen barkamena eskatzea ezin daitekeela izan ezinbesteko baldintza preso bati kartzela-baimena emateko, baina, hala ere, Espetxe Zaintzako Epaitegiak atzera bota du Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia.
Bake Bidearen aburuz, arrazoi politikoengatik jarraitzen dute preso Unai Parotek eta Jakes Esnalek

Bake Bidearen aburuz, arrazoi politikoengatik jarraitzen dute preso Unai Parotek eta Jakes Esnalek

Baldintzapeko askatasuna izateko ezaugarriak betetzen dituztela eta Fiskaltzak ematen dituen arrazoiak ez direla juridikoak salatu du Anaiz Funosasek "Egun On Euskadin". Ezkutuan bizi-arteko kartzela ezarri nahi dietela aipatu du.
1 / 20 Hurrengoa

Politika

ETA-REN AMAIERA

1:41

Kronologia: ETAren indarkeriaren amaieratik erakundearen desegitera

eitb.eus

2011ko urriaren 10etik 2018ko maiatzera arteko kronologia: ETAren indarkeriaren amaieratik ETAren desegitera arteko prozesuaren gertaera garrantzitsuenak.

2:00

6 iritzi, 6 ikuspuntu

ETAren armagabetzea: eta orain, zer?

Etorkizunera begira galdera asko sortzen dira armagabetzea behin burututa. Sei iritzi, sei ikuspuntu bildu ditugu galdera baten inguruan.

1:32

ETAren armagabetzea

Harold Good: 'Esku artean izan dugun txostena oso zehatza da'

Armagabetzearen lekuko zuzena izan da Harold Good Ipar Irlandako artzain metodista, Matteo Zuppi artzapezpikuarekin batera. Gaur bizitakoaren ondoren, ziur dago armagabetzea egiazkoa dela.

2:34

Armagabetzea

ETAren historiari atzera begirakoa

JOKIN ZUBIA | ETB

Frankismoaren garaian egin zuen ETAk borroka armatuaren aldeko hautua. Trantsizioa hasi zenean amnistiari uko egin eta ekintzekin jarraitu zuen.

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena