Itxi

Efemerideak

Efemeridea urriak 11

Koldo Mitxelena: Euskarararen ikerlari handia

1987ko urriaren 11an hil zen Koldo Mitxelena. Hizkuntzalaria, idazlea, filologoa eta unibertsitateko irakaslea izan zen. Euskara batuaren bultzatzaile handienetakoa gogoratu dugu efemeridean.

  • Koldo Mitxelena

    Koldo Mitxelena

    3:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Koldo Mitxelena 1915ean jaio zen Errenterian. Gazterik ELAn eta EAJn sartu zen. Francoren altxamenduak irabazi ostean bi aldiz ezagutu zuen espetxea. Baina Mitxelenaren izena gaur arte iritsi bada, hizkuntzalaritzan egindako lanagatik izan da, euskararen ikerketan egindakoagatik bereziki. Euskaltzaina izanik, euskara batuaren sustatzaile handietako bat ere izan zen, hamaika ikerketa lan argitaratu zituen eta Pello Salaburu hizkuntzalariaren arabera, euskal herriko lehen filologo profesionala izan zen. Salabururen laguntzaz gogoratu dugu Koldo Mitxelena.