Itxi

Efemerideak

Abenduak 6

Euskaldunon Egunkaria: 30 urte, euskaltzaleen ametsa egia bihurtu zenetik

EUSKADI IRRATIA

1990eko abenduaren 6an ikusi zuen argia Euskaldunon Egunkariak, frankismo osteko euskarazko lehen egunkariak. Martxelo Otamendi, Egunkariaren azken zuzendariarekin hitz egin dugu efemeridean.

  • Egunkariaren azken alea.

    Egunkariaren azken alea. EITBren bideo batetik ateratako irudia

    7:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskaldunon Egunkaria euskaltzale askoren bultzadaz bihurtu zen errealitate, duela 30 urte. 90.000 euskal herritarrek egin zuten diru ekarpena frankismo osteko euskarazko lehen egunkaria sortzeko. 13 urteko ibilbide izan zuen Auzitegi Nazionalak itxiarazi zuen arte.

Lehen urteetan erakundeen babesik gabe, eta ondoren, egonkortzen hasitakoan, kolpean amaitu zen Euskaldunon Egunkaria. Ez ordea, zorionez, euskaltzaleen bultzada eta euskarazko prentsa. Martxelo Otamendi, Egunkariaren azken zuzendariaren bidez eman diogu errepasoa euskarazko egunkariaren sorrerari eta ibilbideari.